RIS3 Euskadi
RIS3 Euskadi, http://ris3euskadi.eus/ris-3-euskadi/, lurraldea ekonomikoki eraldatzeko estrategia da, zeinak haien balio erantsia handiarengatik hautatutako aukera eremuetan eskuragarri dauden baliabideak biltzen dituen. Eremu horietan Euskadik enpresa eta zientzia-teknologia ahalmen handia du hazkuntza eta enplegua sortzeko.
Hauek dira aukeratutako RIS3 Euskadiren lehentasun estrategikoak:
- Fabrikazio aurreratua
- Energia
- Biozientziak / Osasuna
Eta, osagarri gisa, lau aukera nitxo emergente edo potentzial proposatu dira: Elikadura, hiriko habitata, ekosistemak, industria kulturalak eta kreatiboak.
RIS3 Euskadiren inguruko informazio guztia aurkituko duzu hemen: http://ris3euskadi.eus/ris-3-euskadi/
RIS3 Biozientziak / Osasuna
RIS3 Biozienziak eta Osasunaren garapena erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetzan, ekintzailetzan eta berrikuntza irekian oinarritzen da. Osasun Sistema funtsezkoa da arlo horretan, I+G+b gaitasun handia izateaz eta bazkide izateaz gain, baliozkotzaile, erosle eta erabiltzaile gisa duen betekizunarengatik ere.
Osasun Sailak koordinatutako gidaritza-taldea sortu da horretarako, non hainbat eragilek hartzen duten parte: administrazio publikoek, enpresa erakundeek, eragile zientifiko-teknologikoek, eragile bereziek, eta abar. Partaide horiek, elkarrekin, biozientziak-osasuna enpresa sektorea garatzeko ekintzak dihardute diseinatzen, garatzen eta ezartzen.
Gidaritza-taldeak 5 gai-arlo zehaztu ditu, non Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta enpresa-sektoreko hainbat lantalderen bitartez (LTk) jarduten den:
- Medikuntza Pertsonalizatuko LT (Onkologia, Big Data, Kardiometabolikoa eta Medikuntza birsortzailea/Terapia aurreratuak azpitaldeak barne).
- Gaixotasun arraroen LT
- Gailu medikuen LT
- Neurozientzien LT
- Negozio ereduen LT
BIOEF, I+G+b-ko estrategien diseinurako eta hedapenerako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren tresna nagusia izanik, modu aktiboan hartzen du parte RIS3 Biozientziak / Osasuna garatzen. Fundazioak, estrategia hedatzeko zehaztutako taldeen parte izateaz gain, RIS3 Biozientziak / Osasunaren idazkaritza teknikoko lanak egiten ditu, eta hurrengoetan laguntzen du:
- Eguneko gaiak proposatu eta gidaritza-taldearen aktak egitea.
- Lantaldeen koordinazioa eta jarraipena.
- Sailen arteko batzordearentzat aurkezpenak egitea (urtean 2 alditan), non LTetan, ekimen estrategikoetan (Innosasun Baliosasun, Berrikuntza eta EIP-AHA erosketa publikoa) eta Eusko Jaurlaritzaren Bind 4.0 azelerazio programan garatutako jarduerak/ekintzak nola doazen eta hedatze-jardunaldien inguruko informazioa eta abar azaltzen den.
- Osasun sistemak RIS3 Biozientziak / Osasuna gaiekin lotuta parte hartzen duen I+G+b proiektuen inguruko informazioa ekartzea.
- Edukiak ekarri eta eguneratzea RIS3 Biozientziak / Osasunaren webgunerako.
- Fabrikazio aurreratuko arloarekin (RIS3ren lehentasuna) eta elikadura arloarekin (aukera-nitxoa) partekatutako interesguneen konexioa eta ebaluazioa.
Helbide elektronikoa: ris3salud@bioef.org