logo-osakidetza logo-gb

Lege oharra



OSASUN BERRIKUNTZA ETA IKERKUNTZAKO EUSKAL FUNDAZIOAK (aurrerantzean BIOEF) honako arauak betetzen ditu: Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioko Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuena, 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioko Gizartea Bultzatzeko Neurriena, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, apirilaren 27koa (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”. Horretarako sortu du ondorengo Lege-Oharra:
OSASUN BERRIKUNTZA ETA IKERKUNTZAKO EUSKAL FUNDAZIOA (BIOEF)

Torre del BEC (Bilbao Exhibition Centre) – Ronda de Azkue, 1 48902 Barakaldo

G01341353

Lege-ohar honek webgunean sartzea eta hura erabiltzea arautzen du, bai BIOEFek bai Erabiltzaileek edo beste edonork Erabiltzaileen eskura jarritako edukiak eta zerbitzuak barne.

Webgunea Lege-ohar honen arabera erabiliko da. Lege-oharra aldika eguneratu ahal izango da, izan ere BIOEFek Lege-oharra edo Pribatutasun-politika aldatu dela jakinaraziko du. Erabiltzaileak Lege-oharra ez onartzea erabakitzen badu, webgunean eskainitako edukietan edo zerbitzuetan ezingo da sartu.

BIOEFek eskubidea du, bere kabuz eta ezer esan gabe, webgune honetako zerbitzuak edo edukiak aldatzeko hainbat irizpideren arabera, baina aldaketa horiek jakinaraziko dizkie erabiltzaileei.

Webgunea behar bezala erabiltzeko obligazioa: Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabiliko du eta ez du legez kanpoko jarduerentzat edo asmo txarrarekin edo lege-araudiaren aurka erabiliko (adibidez, besteak beste); ez ditu erantzulearen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragingo, ezta haien hornitzaileenetan edo beste inorenetan ere, ez du birus informatikorik sartuko edo hedatuko sarean edo arestian aipaturiko kalteak eragin ditzaketen beste sistema fisiko edo logikoetan ere, pertsonen zein familien irudia eta intimitatea urratzen edo kaltetzen dutenak barne, hirugarren baten jabegoarenak edo besteen edukien edo irudiaren transmisio, hedatze, gordetze, eskura jartze, harrera, lortze edo sartzeari dagozkienak; edukiak transmititu, hedatu, gorde eta erabiltzearen ondorioz burututako bidegabeko lehia eta legetik kanpoko publizitatea ; edukiak egiazkoak, zehatzak ez izatea, egokia edo eguneratu gabekoak izatea, eta Erabiltzailea BIOFen aurrean erreklamazioetatik salbu uzten dutenak, judizialki ala ez.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Jabetza intelektualeko eskubide guztiak, eta marka, merkatal izen edo gainerako beste ikurrak BIOEF-erenak edo bere legezko jabeenak dira, eta haien gaineko eskubide guztiak gorde dira.

BIOEF ez da eduki, zerbitzu eta informazio horiek erabiltzaileek erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen galeren arduraduna izango,, ezta indarrean dagoen legeria urratzen bada ere.

COOKIEAK ETA ESTEKAK

BIOEF-ek Erabiltzaileari jakinarazten dio plataformak cookie-ak erabiltzen dituela, eta informazioko fitxategi horiek Erabiltzailearen terminalean daudela, eta Erabiltzailea gunean nabigatzea errazteko xedea dutela (adib: Erabiltzailea eta pasahitza berriz ez eskatzeko). Cookie-ek ez dute daturik bilduko edo erabiliko. Hala ere, Erabiltzaileak arakatzailea konfiguratu ahal izango du fitxategi horiek instalatzea galarazteko.

BIOEF-ek ez du bere gain hartuko gunean egon daitezkeen kanpoko esteken erantzukizuna, haien gainean kontrolik ez baitu eta, ondorioz, Erabiltzailearen erantzukizuna baita haien erabilera zehazten duten balditzetan edukietara sartzea. 

PRIBATUTASUN-POLITIKA

BIOEF-ek Datuen Babeserako Lege Organikoaren eta Segurtasun Neurrien Araudiaren arabera babesten ditu datuak. Datuen babeserako politikari buruzko informazioa Pribatutasun politika-n dator.

Horretarako, datuak aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko neurriak hartu dira, teknologiaren egoera kontuan izanda. Izan ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erabat erasoezinak.

Plataforman beste norbaiten datuak sartzen badira, haien datuak sartu aurretik jakinaraziko zaizkie Pribatutasun Politikaren baldintzak.

IRAUPENA ETA BUKAERA

Printzipioz, webguneak ez du iraupen mugaturik. BIOEF-ek, hala ere, webgunea nahi duenean eten edo bukatu ahal izango du webgunearen erabilera. Hori zentzuz posible denean, BIOEF-ek aurretik jakinaraziko du Plataforma bukatu edo eten dela. 

APLIKATUKO DIREN JURISDIKZIO ETA LEGERIA

Espainiako Legeen arabera arautuko dira Baldintza hauek. Ezadostasunik balego, alderdiek Bilbo-Bizkaiko Auzitegi eta Epaitegien jurisdikziora zuzenduko dira eta uko egingo diote beste edozein foru erabiltzeari, legez behartuta beste bat dagokienean izan ezik.

top
<Itxi