Enplegu eskaintzen zerbitzuaren bitartez Fundazioak langileak kontratatzeko ireki dituen deialdiei buruz informa zaitezke.
Gainera, arlo biosanitarioko beste eragileen enplegu eskaintzak ikusi ahal izango dituzu ospitaleetako, unibertsitateko eta zentro teknologikoetako ikertzaileen mugikortasuna sustatuko duen topagunea sortzeko helburuarekin.
Horrez gain, gure datu-basean alta eman ahal izango duzu Fundazioak eta ikerketa biomedikoko eta sanitarioko beste eragileek aterako dituzten enplegu eskaintzen berri jasotzeko.
KONTRATU MUGAGABEAK EGITEKO DEIALDIAK
Kontratu mugagabeak egiteko gure eskaintzetan sartzeko, sakatu hemen. Deialdi bakoitzaren informazioa ikusi ahal izango duzu: oinarri orokorrak eta espezifikoak, eskakizun-eredua, etab.
Horrez gain, esteka horretan haietako bakoitzaren iragarkiak, zerrendak, ariketa edo proben deialdiak, ebazpenak, eta abar argitaratuko dira.
ALDI BATERAKO KONTRATUAK EGITEKO DEIALDIAK
Aldi baterako kontratuak egiteko gure eskaintzetan sartzeko, sakatu hemen. Hemendik eskaintzaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzu eta, interesatuta egonez gero, zure hautagaitza aurkeztu ahal izango duzu webgune honen bitartez.
Eskaintza zehatz baterako hautagaitza aurkezteko, hura sakatu eta bete eskakizuna, eta atxiki emandako CVa. BIOEFek telematikoki jasoko du informazio guztia. Une horretan, zure hautagaitza jaso dugunaren egiaztagiria ikusiko duzu pantailan.
Une horretatik aurrera, hautespen prozesuan sartuko zara. Hautespenaren arduraduna aurretik hautatutako pertsonekin bakarrik jarriko da harremanetan. Prozesu hori bukatutakoan, eskaintzara euren burua aurkeztu duten hautagaiek email bat jasoko dute, non prozesua amaitu dela jakinaraziko zaien.
Gure eskaintzetan izena ematean gako bat eskuratuko duzu zure eskakizuna izapidetzen ari den bitartean CVa aztertu edo alda dezazun.
BIOEFek aldez aurretik eskertu nahi dizu argitaratuko dituen eskaintzetan parte hartu nahi izanagatik, eta zure ibilbide profesionala hobetzen laguntzea espero du.
Eskaintza itxiak ikusteko sakatu hemen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Aurrekontu Orokorren Legearen 19. artikuluan zehaztutakoaren arabera (abenduaren 23ko 6/2011 Legea, 2012ko urtarrilaren 23ko EHAAn argitaratutakoa), BIOEFek eta hautespen-prozesuaren ondoren hautatutako pertsonak sinatutako lan-kontratuan zehazten den ordainsaria areagotu ahal izango da ondoren.
Eskaintza-emaileak eskatuta, zabalduko ditugun lan-eskaintzak bildu ditugu atal honetan.
BIOEFek ez ditu eskaintza horiek kudeatzen, jakitera eman baizik. Informazio gehiago behar izanez gero, deialdia atera duen erakundearekin jarri harremanetan, eskaintza bakoitzean azaldu den bezala.
BIOEF ez da atal honetan argitaratu diren eskaintzetako datuen zuzentasunaren erantzule.
Sakatu hemen beste eskaintzetan sartzeko.
Gure datu-basean sartuko zara eta ikerketa biomediko eta sanitarioaren arloari buruzko pertsonal-eskaintzen gaineko informazioa jasoko duzu.
Gure datu-basean izena emateko, sakatu hemen. Bistaratzen duzun pantailan eskatzen zaizun informazioa bete beharko duzu. BIOEFek telematikoki jasoko du informazio guztia. Une horretan, CVa hartu izanaren agiri gisa, mezu bat jasoko duzu pantailan zure identifikazio-gakoaz.
Garrantzi handia du gako hori gordetzeak, horren bidez zure CVa eskuratu eta eguneratu ahal izango duzulako. Halaber, gako horren eskutik, gure eskaintzetan izena emateko aukera izango duzu, web-orri honen bitartez.