logo-osakidetza logo-gb

Osasun arloko profesionalen arreta

I+G+b jardueretan lan egiten baduzu, haiek garatzen, eta haien emaitzak zabaltzen eta kudeatzen lagunduko dizugu.

atencion_eu

Fundazioa osasun profesionalei, ikertzaileei eta kudeatzaileei eskaintzen dizkie ondorengo zerbitzuak:

  1. I+G+b arloko edozein gairi buruzko aholkularitza eta zuzenean erantzungo edo hirugarrenei bideratuko zaizkien iradokizunak jasotzea.

  2. Sistemaren jardueren ikuspegi orokorra ematea (pertsonak, proiektuak, finantzazio-iturriak, lankidetzak, argitalpenak, ustiapena, beste emaitza batzuk, etab.) eta haiek zabaltzea.

  3. Finantzazioa bilatzeko eta lortzeko laguntza:

    1. Finantzazio lehiakorra lortzea eta nazioko zein nazioarteko I+G+b arloko laguntzen deialdien inguruan aholkuak ematea.

    2. Finantzazio ez-lehiakorra: finantzazioa lortzeko bide ezberdinak balioztatu eta bideratzea (dohaintzak, I+G+b zerbitzuen fakturazioa edo bestelako hitzarmen edo lankidetza-akordioak)

  4. I+G+b arlorako lortutako funtsen kudeaketa ekonomiko-administratiboa

    1. langileak edo zerbitzuak, material suntsikorra edo ekipamenduak erosi edo proiektuak burutzeko beharrezkoak diren beste gastuak egiten

    2. finantzazio-iturriei jasotako laguntza egiaztatzen

  5. I+G+b arloan osasun sistemaren kanpoko eragileekin lankidetza koordinatzea, ikerketa klinikoak eta proiektuak oro har, lagin biologikoekin (euskal Biobankua) edo lagin biologikorik gabe, horretarako haien zentro-aniztasuna errazten.

  6. Antolaketa berrikuntza eta berrikuntza teknologikoko prozesuetan laguntzea, osasun sisteman lortutako I+G+b arloko emaitzen babesa barne, eta haiek merkaturatzeko ekintzak burutzea.

  7. Lanerako prozesu normalizatuak garatu eta eguneratzea.

  8. I+G+b kudeaketa integraleko tresnaren mantentze-lanak eta hobekuntza.

Laguntza eta elkarrizketa funtzio hori BIOEF sortu zenetik ez da eten, eta Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 delakoaren 3.3 helburuarekin bat dator, hau da, “Ikerketa eta berrikuntza komunitateak jasotzen duen laguntza hobetzea, bai metodologia aldetik bai administrazioaren aldetik” dioenarekin.

Baliteke hauek ere interesatzea:

BIOEF, Osakidetzako Ikerketa Unitateekin eta Osasun Ikerketa Institutuekin elkarlanean, “Ikerketarako laguntzen katalogoa” elikatzen du, finantzazio-iturri ezberdinek nazioarteko, nazioko eta tokiko mailan eskainitako deialdi motak biltzen dituen dokumentua.

Halaber, xede horrekin adostutako lankidetza ekimenen ondorioz, I+G+b arlorako laguntzak eskaintzen ditu BIOEFek, ekimen publiko eta lehiakorren bitartez. Begiratu une honetan deialdirik dagoen irekita.

Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, jarri gurekin harremanetan:

Nazioko deialdiak

María Pertika
Tfnoa.: 94 453 61 41
 
Miriam Amezaga
Tfnoa.: 94 453 10 33
 
Olatz Sabas
E-mail: 
olatz@bioef.org 
Tfnoa.: 94 453 61 43

Nazioarteko deialdiak

Ainhoa Martin
E-posta: amartin@bioef.org
Tfnoa.: 94 453 61 42

 

Itziar Acha
E-posta: iacha@bioef.org
Tfnoa.: 94 453 85 00 (Ext. 209)

BIOEFek Itzulpen Zientifikoen zerbitzua eskaintzen du komunikabide nabarmenenetan ikerketen kalitatezko emaitzak zabaldu ahal izateko.

Zerbitzua ezagutu nahi izanez gero, irakurri:

Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, idatzi traducciones@bioef.org helbidera edo jarri gurekin harremanetan:

Irene Villarreal Ulibarri
Tfnoa.:  94 4536894

Estrategia eta kudeaketa

Estrategia eta kudeaketa

Plan estrategikoak eta operatiboak garatzen ditugu osasun sisteman.

Osasun arloko profesionalen arreta

Osasun arloko profesionalen arreta

I+G+b jardueretan lan egiten baduzu, haiek garatzen, eta haien emaitzak zabaltzen eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Hazteko osasun sistema behar baduzu, guk lagunduko zaitugu eta profesionalekin elkarlana erraztuko dizugu zure helburua lortze aldera.

Balorizazioa eta transferentzia

Balorizazioa eta transferentzia

Jatorria osasun sisteman duten I+G+b arloko ideiak eta emaitzak produktu, prozesu eta zerbitzu bihurtzen lagunduko dizugu.

Nazioarteko jarduera

Nazioarteko jarduera

Osasun sistema publikoaren I+G+b jarduerak munduarekin lotzen ditugu.

Osasun integrazioa

Osasun integrazioa

Osasun integrazioko prozesuak bultzatzen ditugu pertsona erdigune duen osasun sistema zentratuagoa lortzeko xedearekin.

Koordinazio soziosanitarioa

Koordinazio soziosanitarioa

Osasun zein gizarte zerbitzuen koordinazioa bultzatzen dugu, behar soziosanitarioak dituzten pertsonen zaintza hobetze aldera.

Hiritarren partaidetza

Hiritarren partaidetza

Osasun sistemaren eta osasunaren zaintzaren eboluzioan, pertsonen eta gizarte osoaren inplikazioa sustatzen dugu.

top
<Itxi