logo-osakidetza logo-gb

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Hazteko osasun sistema behar baduzu, guk lagunduko zaitugu eta profesionalekin elkarlana erraztuko dizugu zure helburua lortze aldera.

Euskal Osasun Sistema Publikoak jakintza eta aktibo ugari du, eta produktuen, prozesuen eta zerbitzuen garapenean lagun dezake. Osasun sistema bere I+G estrategietan eta osasun arlorako berrikuntza erabilgarrien arloetan erreferentziarako kide izan nahi du enpresa sektorearentzat.

BIOEF da sarbidea eta zure enpresa edo erakundearen laguna harremanetan aholkuak eman eta osasun sistemarekin lankidetzak kudeatzeko lanetan.

 

necesitas-sistema-sanitario_eu

 

Hauxe interesatuko zaizu:

BIOEF da Innosasun programa, Euskal Osasun Sistema Publikoaren eta industria zein beste eragileen arteko lankidetza kudeatzeaz arduratzen den erakundea. Zure beharrak partekatzeko, laguntza pertsonalizatua eskatzeko, produktuaren garapen prozesuetarako irtenbideak eztabaidatzeko, osasun arloko profesionalak aurkitzeko eta lankidetzarako adituak aurkitu eta lankidetza hori garatzeko plataforma.

BIOEFek, Innosasun bitartez, osasun sistema publikoa irekitzen dizu eta hauxe eskaintzen dizu:

•Ideia/ produktu/zerbitzu berriak garatzeko aholkularitza eta orientazioa.

Living lab edo testbed gisa funtzionatzea: ad hoc ikerketa klinikoen diseinua, koordinazioa eta Osakidetzako zentroetan exekutatzea (baimenaren aurretik, merkaturatu aurretik, merkaturatu ondoren), zure produktuen edo zerbitzuen eraginkortasuna, efikazia eta efizientzia erakusteko.

•Lagin biologikoen hornikuntza ikerketa biomedikoko proiektuak egiteko

•Merkatu azterketak edo bestelako analisiak egiteko datuen hornikuntza

•Beste laguntza mekanismoetara edo entitate garrantzitsuetara bideratzea

BIOEFek prozesu osoan zehar eskaintzen du laguntza: profesionalekin, taldeekin edo azpiegitura garrantzitsuekin harremanetan jartzeko orduan (osasunaren ekonomian eta teknologien ebaluazioan sartuta); lankidetza errazteko orduan eta akordio formalak ezartzeko orduan, etab.

Hemen ikus ditzakezu:

Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, idatzi innosasun@bioef.org helbidera edo jarri gurekin harremanetan:

Lorea Mendoza
E-posta: lmendoza@bioef.org
Tfnoa.:  94  453 68 73

MedTech ekimena

Euskadiren industria-sarea eta ahalmen teknologikoak kontuan hartuta, Espezializazio Adimentsuaren RIS3 Euskadi Estrategiaren lehentasunezko alorretako bat da Biozientziak-Osasuna alorra. Lehentasun hori garatzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzaren Berrikuntza Funtsaren bidez, MedTech ekimena sortu zuen 2018an. Euskal Osasun Sistema Publikoak Euskadiko enpresa-sektorearekin eta sektore zientifiko eta teknologikoarekin lan egin dezala sustatzea du helburu, eta, zehatzago, enpresen produktuak/zerbitzuak garatzen laguntzea, bizkorrago merkatura daitezen.

MedTech ekimenaren barruan, dirulaguntza bat ematen die Osasun Sailak Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuei (OII), Euskal Osasun Sistema Publikoari lagun diezaioten, garapenerako bazkide den heinean, eta osasuneko emaitzak hobetzeko eta balioa sortzeko enpresek bakarka edo elkarlanean garatu dituzten osasun-teknologiak balidatzeko eta erakusteko prozesuen saiakuntza-banku den heinean.

Zer jarduera finantzatzen ditu MedTech ekimenak?

Lau jarduera hauetan banatzen da MedTech ekimena:

  • Ikerketa zientifiko eta sanitarioa. Besteak beste, alderdi hauek sartzen dira jarduera honetan: enpresei aholkularitza eta orientazioa ematea beren produktuak edo zerbitzuak garatzean; networking-eko jardunaldiak egitea osasun-sistemaren eta enpresen artean; eta ikastaroak antolatzea teknologia berritzaileak garatzeari eta aplikatzeari buruz.
  • Garapena, balidazioa eta frogapena. Nagusiki, enpresek garatutako gailu eta teknologia medikoak (besteak beste, osasun-sistemaren beraren azpiegiturak eta baliabideak erabiltzearen ondoriozkoak) garatzeko, balidatzeko eta frogatzeko behar den ikerketa preklinikoa eta klinikoa egitea sartzen da hemen.
  • Oinarrizko ekipamenduaren eta instalazioen eskurapena.
  • MedTech ekimenaren antolaketa, koordinazioa eta hedapena.

Nor izan daiteke onuradun?

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duten eta beren produktu edo zerbitzuak  garatzeko Euskal Osasun Sistemari (OIIen bidez) laguntza eskatzen dioten enpresak* izango dira osasun-sistemaren laguntzaren onuradun. Enpresek zuzenean hartu ahal izango dute parte ikerketa zientifiko eta sanitarioko jardueretan eta osasun-teknologiak garatu, balidatu eta frogatzekoetan.

*Enpresa horiek EAEn izan behar dute egoitza nagusia, edo EAEn izan instalazio produktiboa; halaber, EAEko instalazio horietan zuzenean garatu behar dituzte diruz lagunduko diren jarduerak.

Zer finantzatzen du MedTech ekimenak ikerketa zientifiko eta sanitarioaren esparruan?

Enpresek Euskal Osasun Sistema Publikoko osasun-profesionalen aholkularitza eta orientazioa jaso ahal izango dute, inolako kosturik gabe, beren produktu edo zerbitzuak garatzeko. Aholkularitza klinikoa lan-bileren bidez eskainiko da.

Elkar ezagutzeko bilerak/jardunaldiak egiteari esker, ekimen berritzaileetan elkarlanean aritzeko eta haiek elkarrekin diseinatzeko zer aukera dauden identifika daiteke.

Zer finantzatzen du MedTech ekimenak osasun-teknologiak garatzeko eta balidatzeko jardueraren esparruan?

Proiektuaren kostu osotik osasuneko kostuak soilik finantzatzen ditu MedTech laguntzak.

 

Badut abantailarik ETE izateagatik?

Bai. ETEen kasuan, Euskal Osasun Sistema Publikoaren kostuaren % 100 ere finantzatuko da (urtean gehienez 40.000 € proiektuko). Enpresa ETE ez bada, Euskal Osasun Sistema Publikoaren kostuaren % 60 finantzatuko da gehienez (urtean gehienez 24.000 € proiektuko).

 

Zenbateko laguntza eska dezaket?

2019ko MedTech ekimena urte osoan egongo da zabalik, zuzkidura ekonomikoa agortu arte.

Osasun-sistemako norekin jarri behar dut harremanetan?

OIIek lankide dituzten edo lankide izango dituzten enpresei eskainiko diete laguntza, eta hura eskatzeko zer prozedurari jarraitu behar dioten azalduko diete.

Hala ere, zalantzarik izanez gero, enpresek OIIetako erreferentziako pertsonekin jar daitezke harremanetan, edo BIOEFekin zuzenean, hark koordinatzen baitu ekimena:

Baliteke hauek ere interesatzea:

Ikerketa klinikoak egin ahal izateko Etika Batzorde eskudunaren baimena eta osasun Agintariena behar da eta, ikerketa hasi aurretik, daudenean, parte hartuko duten entitateen arteko kontratua sinatzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak BIOEFen eskutan utzi du bere osasun zentroetan burutzen diren ikerketa klinikoen kontratuen kudeaketa eta kudeaketa ekonomikoa. BIOEFek Euskadin ziurtatutako bi Osasun Ikerketa Institutuekin egiten du lan: Biodonostia eta Biocruces, hain zuzen ere.

BIOEF arduratzen da kontratua eta saiakuntza egitearen fakturazioa kudeatzeaz.

Hauek irakurtzea interesatzen zaizu:

Informazio gehiago eskuratzeko, zure galderak edo iradokizunak bidaltzeko, idatzi estudiosclinicios@bioef.org helbidera edo jarri harremanetan sustatzaileentzako eta CROentzako gidan datozen pertsonekin.

Biobankuak funtsezko aktiboak dira ikerketa biomedikorako, laginen prozesatzea, babesa eta hornikuntza beratzen dutelako eta horren mende baitaude ikerketa proiektuetan lortutako emaitzen balioa eta egokitasuna.

Euskal Biobankuak Osakidetzan, Osasun Sailan eta Onkologikoan ikertzeko lagin biologikoak kudeatzen ditu (uztailaren 7ko 135/2015 Dekretuaren eta 2015eko uztailaren 13ko Aginduan oinarritutako lege-oinarria).

Etengabe hobetzen doan Euskal Biobankuak era guztietako laginak biltzen ditu (diagnosietan soberan geratu diren tumoreen ehunak, odola haren seruma, plasma, DNA, RNA, zelulak eta abar ateratzeko, gernua, listua, eta abar) eta postmortem ehunen dohaintza koordinatzen du: ehun neurologikoena, oftalmologikoena eta abar.

Euskal Biobankuak eguneratutako egun dauden laginen katalogo zabal bat eskaintzen du, haiek eskatu ahal izateko, eta bertan proiektu batek behar dituen laginak azaltzen ez badira, laginak eta hari lotutako datuak biltzea koordinatuko dira. Horrez gain, aholkularitza eta prestakuntza ere ematen du, eta baita zerbitzuen zorro zabal eta malgua ere, zeina ikerketa proiektu bakoitzari egokituko den.

Horrez gain, bere I+G+b garatuko du, eta nazioko zein nazioarteko proiektuetan hartuko du parte, bere zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.

Euskal Biobankua biobankuen nazioko zein nazioarteko hainbat sareren kidea da, ISCIIIren Biobankuen Plataforma Nazionala, European Society for Biobanking and Biopreservation, eta International Society for Biomedical and Enviromental Repositories sareenak, besteak beste.

Gehiago jakiteko, ikus http://www.biobancovasco.org

Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, jarri gurekin harremanetan:

Leire Sánchez
E-posta: biobancovasco@bioef.org
Tfnoa.: 94 453 68 90
biobankoa

 

Estrategia eta kudeaketa

Estrategia eta kudeaketa

Plan estrategikoak eta operatiboak garatzen ditugu osasun sisteman.

Osasun arloko profesionalen arreta

Osasun arloko profesionalen arreta

I+G+b jardueretan lan egiten baduzu, haiek garatzen, eta haien emaitzak zabaltzen eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Beharrezkoa al duzu osasun sistema?

Hazteko osasun sistema behar baduzu, guk lagunduko zaitugu eta profesionalekin elkarlana erraztuko dizugu zure helburua lortze aldera.

Balorizazioa eta transferentzia

Balorizazioa eta transferentzia

Jatorria osasun sisteman duten I+G+b arloko ideiak eta emaitzak produktu, prozesu eta zerbitzu bihurtzen lagunduko dizugu.

Nazioarteko jarduera

Nazioarteko jarduera

Osasun sistema publikoaren I+G+b jarduerak munduarekin lotzen ditugu.

Osasun integrazioa

Osasun integrazioa

Osasun integrazioko prozesuak bultzatzen ditugu pertsona erdigune duen osasun sistema zentratuagoa lortzeko xedearekin.

Koordinazio soziosanitarioa

Koordinazio soziosanitarioa

Osasun zein gizarte zerbitzuen koordinazioa bultzatzen dugu, behar soziosanitarioak dituzten pertsonen zaintza hobetze aldera.

Hiritarren partaidetza

Hiritarren partaidetza

Osasun sistemaren eta osasunaren zaintzaren eboluzioan, pertsonen eta gizarte osoaren inplikazioa sustatzen dugu.

top
<Itxi