Gure inbertsiorik onena

logo-osakidetza logo-gb

I+G+b osasun arloan

Osasuna hobetzeko, osasun sistemaren jasangarritasuna eta funtzionamendua hobetzen eta balioa eta garapen sozioekonomikoa sortzen laguntzen duten tresnak dira Ikerketa eta Berrikuntza.

Testuinguru horretan, osasun sistemek aktibo berezia eratzen dute berrikuntzak sortu, lankidetzan sortu eta berrikuntzak barneratzeko duten gaitasuna dela eta.

Sortu zenetik, Euskal Osasun Sistema pixkanaka joan da I+G+b gaitasunak egituratzen, eta jarduerak eta emaitzak hobetzen. Ondorioz, sendotze, lidergo eta orientazio estrategikoen etapa berri bati heldu beharko lioke.

Hori dela eta, ikerketa eta berrikuntza sendotzea da Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren sei ildo estrategikoetako bat, eta Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzaren sorreraren arrazoia, zeinak jarduera horietan soilik jarduten duen.

Horrez gain, Euskal Osasun Sistemak Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 barneratu du I+G+b garatzeko esparrua hobetzeko eta emaitzen eragina areagotzeko tresna nagusi gisa.

Egun, I+G+b lanak egiten dituzten osasun entitateen mapa sofistikatu da -eta, aldi berean, sinplifikatu ere-. Osasun sistemako zein kanpoko erakundeen arteko harremanak areagotu egin dira, ordea, eta baita jakintzaren sorrerarekin eta kudeaketarekin lotutako emaitzak ere.

Osasuneko I+G+b arloan sartutako entitateen mapa:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak arautzeko, planifikatzeko, antolatzeko eta finantzatzeko erantzukizunak ditu, eta ikerketa eta berrikuntzarekin lotutako zerbitzuak ditu, Ikerketa Klinikorako Etika Batzordea edo Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua (Osteba), besteak beste.

Sailak Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioari (BIOEF) esleitu zion osasun arloko I+G+b sustatu eta kudeatzeko tresna nagusi izatearen betekizuna.

I+G+b jarduerak betetzen dituzten agente nagusiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, bere unitateak eta ikerketa-zentro hauek dira: Biocruces Bizkaia, Biodonostia, Bioaraba, eta Kronikgune.

Jarduerei buruzko datuak/facts and figures

  • 2.859 lagunek hartu zuten parte I+G jardueretan (dedikazio osoan 800 lagunen baliokidea)
  • 448 Ikertzaile nagusi, % 50 emakumeak ikerketa
  • antolaketa berrikuntzako 371 proiektu inguru
  • Nazioarteko 52 proiektu (europarrak gehienbat)
  • Biobankua, zeinak 1.013.575 lagin eta ia 60.000 emaile dituen
  • Euskadi Reference Site gisa goraipatua, ahalik eta notarik onenarekin, EIP-AHA, Active and Healthy Ageing ekimenean
  • MoUak Eskoziarekin, Ipar Irlandarekin eta Akitaniarekin
  • 1.369 argitalpen zientifiko (% 53.3 lehenengo kuartilean)
  • Zorro teknologikoa: 46 garapen, 22 ustiapen eta 21 eskaintza teknologiko gisa, garapenerako bazkide bila
    • 22 garapen teknologiko: 15 patente-familia, sekretu industrial-know-how gisa babestutako 3 asmaketa
    • 15 IKT garapen: 8 marka-erregistro
top
<Itxi