logo-osakidetza logo-gb

Informazio instituzionala

Aplikatu beharreko araudia

Informazio gehiago. EAEko araudiaren Legegunea atarirako sarbidea
.

Eginkizunak

Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren xede nagusia honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzea, jarduera horiek osasun-sistemak herritarren osasunaren babesean esku hartzeko duen ahalmena garatzeko eta etengabe hobetzeko tresnatzat hartuta, bai eta osasun-sistemari Euskal Autonomia Erkidegoan balioa sortzea eta sozioekonomikoki garatzea ahalbidetzen dioten tresnatzat ere.Fundazioa, era berean, autonomia, estatu eta nazioarte mailan ikerketa eta berrikuntza sanitarioan esku hartzen duten sektoreen arteko elkarlan-, kooperazio- eta komunikazio-esparru bat da, bere funtsezko helburua hobeto betetzera zuzendua.Fundazioak osasun-arloko eta sektore arteko programak eta politikak zehazten laguntzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema lehiakorragoa eta kalitate handiagokoa izan dadin, baita Euskal Autonomia Erkidegoan aberastasuna sortzen eta sozioekonomikoki garatzen laguntzeko ere.Helburu orokor horien barruan, gutxienez honako jarduera hauek egingo ditu:

  • Osasun-arloan eskuduna den sailarekin elkarlanean aritu, ikerketa eta berrikuntzako jarduerekin lotutako plan estrategiko eta operatiboak diseinatzen, planifikatzen, kudeatzen eta ebaluatzen.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemari bere osasun-zerbitzuak, tresnak eta kudeaketa-sistemak etengabe hobetzen lagundu, eztabaida eta prospektiba bultzatuta eta joerei, aldaketei eta eskaerei aurrea hartuta, sistema etengabe herritarren arreta-beharretara egokituta egon dadin.
  • Euskal osasun-sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzea eta laguntzea:
    • jarduera horiek sistemaren lehentasun estrategikoetara bideratuz;
    • prozesu horietarako antolaketa eta/edo egitura egokienak diseinatuz;
    • dedikazioaren alde eginez, arrazionalizazioarekin, giza baliabideekin eta baliabide materialekin lotutako irizpideen arabera;
    • kudeaketa integrala erraztuz;
    • kudeaketa-jardueren koordinazioa eta prozeduren harmonizazioa ziurtatuz, osasun-arloan eskuduna den sailaren gidalerroen arabera, sistemak dituen edo edukiko dituen egitura, zentro eta unitateekin elkarlanean.
  • Osasun-sistemaren eta kudeaketa bere esku uzten duten beste organismo batzuen lagin biologikoen kudeaketa integratua egitea, ikerketa biomedikoaren eta bioteknologikoaren garapena errazteko.
  • Ikerketako eta berrikuntzako emaitzak erabiltzea eta horien erabilera sustatzea eta erraztea, sortutako ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia eta balorizazio eraginkorra ziurtatuz, osasun-sistema, herritarren osasuna eta aberastasunaren sorkuntza etengabe hobetzeko.
  • Beste eragile akademiko, zientifiko-teknologiko eta sozial batzuekin, enpresekin, erakunde publikoekin eta sektoreekin elkarlana ahalbidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan balioa sortzen eta sozioekonomikoki garatzen lagunduko duten sinergiez baliatzeko.
  • Osasun-sistema eta Euskal Autonomia Erkidegoa, oro har, bazkide eta nazioarteko erreferente izaten laguntzea, eta, era berean, izen ona eta ospea zabaltzea eta indartzea.

Organigrama: organoetako arduradunak, haien profila eta lan-ibilbidea barne

I+G+b Kudeatzeko Unitatea:
Susana Belaustegui Ituarte, zuzendaria
Kargu publikoa. Profila eta lan-ibilbidea

Antolaketa eta Kudeaketa Berritzeko Unitatea:
Iñaki Gutierrez Ibarluzea, zuzendaria
Kargu publikoa. Profila eta lan-ibilbidea

Euskal Biobankua:
Roberto Bilbao Urquiola, zuzendari zientifikoa

Planak eta programak, urtekoak eta zenbait urtetakoak

Betetze-maila eta emaitzak, neurtzeko eta baloratzeko adierazleekin batera

top
<Itxi