Ikerketa eta berrikuntza ongizate maila hoberako

logo-osakidetza logo-gb

Ezagutu Fundazioa

Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa -BIOEF-, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da.

quesomos

Halaber, Fundazioak kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzen du osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten erkidego, estatu eta nazioarteko mailan dauden hainbat sektoreren artean.

BIOEFek osasun programa eta politikak zein intersektorialak oinarritzen laguntzen du, Osasun Sistemaren lehiakortasun eta kalitatea areagotzeko, eta baita Euskal Herrian aberastasuna sortu eta haren garapen sozioekonomikoan laguntzeko ere.

Hainbat jarduera burutzen ditu fundazioak:

  • Osasun Sailarekin lankidetzan, plan estrategiko eta operatiboak diseinatu, planifikatu eta ebaluatzen ditu ikerketa eta berrikuntza jardueren inguruan.
  • Euskal Osasun Sistemari laguntza ematen dio osasun zerbitzuak etengabe birsortzeko, kudeaketa-tresna eta sistemak sortzeko eztabaida, prospektiba, joerei, aldaketei eta eskaerei aurre hartzea sustatzeko, sistema hiritarren arreta beharrei uneoro egokitu dadin.
  • Euskal Osasun Sistemaren ikerketa eta berrikuntza sustatu eta errazten du. Horretarako, jarduerak sistemaren lehentasun estrategikoei daude bideratuta; prozesuontzat egokienak diren antolaketak eta egiturak diseinatzen ditu; arrazionalizazioaren eta giza- zein materia-baliabideen irizpideetan oinarrituta dedikazioa errazten du; kudeaketa integrala errazten du; kudeaketa eta prozeduren bateratze-jardueren koordinazioa bermatze aldera.
  • Osasun sistemaren lagin biologikoen kudeaketa integratua ematen du, eta baita euren kudeaketa egitea eskatuko dieten beste erakundeena ere, ikerketa biomediko eta bioteknologikoaren garapena errazteko.
  • Ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen erabilera sustatzen eta errazten du, eta sortutako jakintzaren eta teknologiaren transferentzia eta balorizazio eraginkorra bermatzen du, osasun sistema eta hiritarren sistema etengabe hobetzeko eta aberastasuna sortzeko.
  • Beste agenteekin, enpresekin, erakunde publikoekin eta sektoreekin lankidetza errazten du balioa eratzeko lagungarriak izan daitezkeen eta Euskadiren garapen sozioekonomikoa bultzatuko duten sinergiei onura ateratzeko.
  • Osasun Sistemak eta Euskadik duten izen onari eusteko eta nazioarteko erreferente gisa posizionatzeko egingo du lan.

Zer garen

2002an sortu zuen Osasun Sailak Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF). Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bat da, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzaren menpekoa, “Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duen apirilaren 11ko 80/2017 DEKRETUAK zehazten duen bezala”. Fundazioaren organo gorena Patronatua da, zeina Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren hainbat ordezkarik osatzen duten.

Burua: Jon Darpón Sierra Jn., Osasun Sailburua

Buruordea: D. Iñaki Berraondo Zabalegui Jn., Osasun Sailburuordea

Kideak:

  • Dª Maria Aguirre Rueda – Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria.
  • D. Alberto Alberdi Larizgoitia – Ekonomia eta Aurrekontuen Sailburuordea.
top
<Itxi