Ikerketan inbertitzea bizi-kalitatean, gaurko egunean eta etorkizunean inbertitzea da

logo-osakidetza logo-gb

Elkarrekin egin dezagun lan

Ezinbestekoa da zure ekarpena.

Ikerketa eta berrikuntzan inbertitzeak gaixotasunen arrazoiak, etorkizuna eta tratamendua ezagutzean inbertitzea esan nahi du, diagnosia egiteko sistema berrietan -zehatzagoak, goiztiarrak eta ez inbaditzaileak- ezagutzean, terapia berrietan, zaintza hobeetan, pertsonen beharrei hobeto egokitutako osasun zerbitzuetan, alegia.

Edonork edo edozein erakundek egin dezake bere ekarpena, bakoitzak ekarritakoak batuta esfortzu handiagoa egiteko gai izango baikara.

Zein ondorio izan ditzake zure ekarpenak?

 

colabora_eu

Osasun arloko ikerketan eta berrikuntzan aurrera egiten jarraitu nahi baldin baduzu, hainbat modu dituzu.

Proiektuak eta jarduerak finantzatzen laguntzeko

Osasun arloan ikertzearen eta haren finantzazioaren erronkak erakunde publikoen konpromiso irmoa behar du, eta baita gizartearen esku-hartzea ere, gaixoei lagunduko dieten aurrera-pausuak ahalik eta bizkorren egiteko.

Nola eman ditzaket ikerketarako funtsak? BIOEFek hainbat bide jartzen dizkizu eskura:

  1. Dohaintza anonimoa, Fundazioko Ikerketa Biomedikoari Laguntzeko Programak finantzatzeko.
  2. Fundazioko Ikerketa Biomedikoari Laguntzeko Programak finantzatzeko dohaintza egin duzunaren agiriarekin egindako dohaintza.
  3. Euskal Osasun Sistemaren zentroetako batean burutuko den ikerketako proiektu zehatz bat finantzatzeko dohaintza-akordioa.
  4. Lankidetza-akordioak Fundazioaren interes orokorreko jarduerak edo, interes orokorreko jardueren barruan, proiektu zehatz bat finantzatzeko.

Dokumentu honetan ikus ditzakezu aukera horien xehetasunak.

Kontuan izan emailearentzat (pertsona edo erakundea), I+G jarduerentzako dirua emateak abantaila fiskalak dakartzala.

Zerga-informazioa: 2006rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko Xedapen Osagarriak hartzen ditu. Sozietate-zergaren Legearen testu bateginaren 35. art. arabera, martxoaren 5eko 4/2004ko Lege Errege Dekretuak onetsia (martxoaren 11ko EAO), ikerketa eta garapen jarduerengatik deduzitu daiteke zergetan.

Gehiago jakiteko, zure galderei erantzuna emateko, iradokizunak jasotzeko, jarri gurekin harremanetan:

Laura Sánchez Bas
E-posta: laura@bioef.org
Tel: 94 453 61 44

Hasieratik, BIOEFek EiTB Maratoiarekin egiten du lan, telebista publikoak urtero antolatzen duen gaixotasun baten edo gaixotasun-multzo baten inguruan sentsibilizatu eta ikerketarako dirua biltzeko kanpaina, alegia.

Lortutako diruarekin, BIOEFek urtean behin ateratzen du ikerketa-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia. Kanpoko agentzia ofizial batek ebaluatuko ditu eskakizunak eta hark hautatuko ditu onenak.

Gizartearen elkartasunari esker, orain arte 4,2 milioi euro bideratu dira minbiziaren, gaixotasun kardiobaskularren, Alzheimerraren, autismoaren, desgaitasun intelektualen, gaixotasun mentalen, hartutako kalte zerebralen, transplanteen eta gaixotasun arraroen inguruko 87 ikerketa-proiektuentzako, besteak beste.

BIOEFek EiTBk abenduan egiten duen EiTB Maratoian parte hartzera gonbidatzen zaitu. Adi egon!

Ikerketa eta garapen proiektuak burutzen laguntzeko

Nahi duen orok har dezake parte ikerketa biomedikoko jardueretan. Honela lagun dezakezu:

Lagin biologikoak eman Euskal Biobankuari.

Gaixotasunen prozesua ulertzeko edo diagnosirako tresna berriak aurkitzeko lagungarriak izan daitezkeen ikerketa-proiektuak egiteko edo tratamenduak aurkitzeko ikerketa-proiektuak egin ahal izateko gaixoen eta emaile osasuntsuen lagin biologiko ugari behar izaten dira.

Euskal Biobankuak lagin horiek bildu eta gordetzen ditu, eta nazioko zein nazioarteko komunitate zientifikoaren eskura jartzen ditu, ikerketa xedearekin erabil ditzaten. Laginak emateko gaixoaren edo emailearen baimen informatua behar da, non lagina nola eta zertarako erabiliko den azalduko den. Laginen dohaintza anonimoa izaten da.

Ikerketarako laginak eman nahi baldin badituzu, jar zaitez harremanetan Euskal Biobankuarekin. Han azalduko dizkizute zein diren prozedurak, biobancovasco@bioef.org helbidean edo hemen:
Leire Sánchez
Tfnoa.: 944536890

Biobankuaren funtzionamenduaren inguruko informazio gehiago nahi baldin baduzu, bisitatu www.biobancovasco.org.

Ikerketa klinikoetan parte hartzea.

Sendagai eta tratamendu berrien garapena arauez betetako prozesua da, zorrotza, eta goi-mailako kalitate-betekizunak dituena. Lehenengo etapak gaindituta (aurreklinikoak), garapen berriak pertsonekin probatu behar izaten dira, baldintza kontrolatuko ikerketa klinikoetan.

Ikerketak mota askotarikoak izan daitezke, baina pertsona osasuntsuak eta gaixoak behar dituzte. Prozedurari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, eta ikerketaren batean parte hartzeko aukerari buruz ere, galdetu zure sendagile espezialistari, osasun zentroan, edo BIOEFi, honen bitartez:

Begoña Vadillo
E-posta: bvadillo@bioef.org
Tfnoa.: 94 453 69 39

Gaixoen eta haien senideen, osasun profesionalen eta ikerketa taldeen izenean, zure jakin-mina eta osasun-ikerketei laguntzeko zure eskuzabaltasuna eskertu nahi dizu BIOEFek.

top
<Itxi