2022-2025 Euskadiko Osasun Ikerketarako Estrategiaren aurkezpena eta BIOEFen XX. urteurrenaren ospakizuna
12/07/22
Ostiral honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gotzone Sagardui Osasun sailburua 2022-2025eko Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiaren aurkezpenean izan ziren, Barakaldoko BECen egindako ekitaldian. Bertan, BIOEF, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioetarako Euskal Fundazioaren 20 urteetako ibilbidea ere aitortu zen. Fundazioaren lehenengo zuzendariak, Carmen Garaizar eta José Luis Arrese doktoreak omendu zituzten.
Ekitaldian, Angel Carracedo doktoreak Medikuntza Pertsonalizatuari buruzko inaugurazio ponentzia eman zuen, eta Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, Marian Ibarrondok, 2022-2025 Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiaren aurkezpena egin zuen.
Informazio gehiago:
2022-2025 Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia dokumentua: