Nanoteknologian oinarritutako gailu medikoak garatzeko laguntza-deialdia ireki da SAFE-N-MEDTECH proiektuak bultzatuta
25/02/22
Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: 2022ko martxoaren 21a
SAFE-N-MEDTECHek deialdi irekia egin du enpresei nanoteknologian oinarritutako MedTech soluzio berritzaileen garapena eta merkaturatzea bizkortzeko zerbitzuak eta laguntza emateko. SAFEn-MEDTECH partzuergoak, bere kideen ezagutzan eta esperientzian oinarrituta, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: karakterizazioa, balidazio preklinikoa, biobankuetarako eta pazienteen laginetarako sarbidea, arauen hedapena eta laguntza, identifikazio goiztiarra eta osasun teknologien ebaluazioa (zerbitzuen zerrenda osoa Guidelines for Applicants dokumentuan zehazten da).
SAFE-N-MEDTECH – Safety testing in the life cycle of nanotechnology-enabled medical technologies for Health – ekimenak, Europako Batzordeak H2020 esparru-programaren barruan finantzatuak, berrikuntza-plataforma ireki bat eraikitzea du helburu (Open Innovation Testbed, OITB), teknologia mediko berriak merkatuan sartzen laguntzeko. SAFEn-MEDTECHek mundu osoko 28 bazkideren esperientzia biltzen du, nanoteknologian oinarritutako medikuntza-teknologien translazio seguru eta eraginkorra lortzeko, kontzeptu-probatik merkatura eta praktika klinikora.
Deialdia EBko edozein herrialdetan edo H2020 programan hauta daitezkeen herrialde elkartuetan egoitza duten enpresa txiki edo ertainentzat (start-up-ak barne) da. Proposamenak fase bakarrean aurkeztuko dira, plataformaren bidez (Application Form). Eskaerak bidaltzeko epea: 2022ko otsailaren 22tik martxoaren 21era.
Martxoaren 3an informazio saio bat antolatuko da, proiektuari eta deialdiari buruzko informazio garrantzitsuena aurkezteko. Linkedinen argitaratuko da hurrengo egunetan sartzeko esteka: https://www.link.com/company/safenct/
Deialdiari buruzko informazio gehiago: https://safremt.eu/blog/open_call_2022
Dokumentu interesgarriak: