logo-osakidetza logo-gb

Europako CareMatrix proiektuaren koordinazio-topaketa Bilbon

03/12/21


Azaroaren 3 eta 4an CareMatrix merkataritza aurreko erosketa publikoaren proiektua koordinatzeko bilera egin zen Bilbon. Proiektua Europako Batzordeak finantzatu du H2020 esparru-programaren barruan, eta erikortasun anitzeko pazienteentzako konponbide berritzaileak garatzen laguntzea du helburu (ikus proiektuari buruzko informazio gehiago).

Topaketa honetan, bereziki, erikortasun anitzeko pazienteei laguntzeko beharren identifikazioan eta lehenespenean egindako aurrerapenak landu ziren. Lehen fase honetan, BIOEFek eta Osakidetzak protagonismo berezia izan dute, eta, proiektuko gainerako bazkideekin batera, hainbat dokumentu argitaratu ditu, hala nola Scope Document edo Use Cases.

Lan hori proiektuaren Kontsulta Irekia edo Open Market Consultation (OMC) egiteko oinarria da. Fase horretan, aurrez identifikatutako beharrei erantzungo dieten irtenbideetan lan egin nahi duten erakunde eta enpresekin hitz egiten da.

Interesa duten erakundeekin izandako elkarrizketa horren barruan, proiektua aurkezteko hainbat webinar ere egin dira; horietako bat gaztelaniaz izan zen pasaden  azaroaren 19an.

OMCa Invitation to Tender (ITT) edo lizitazioaren atarikoa da, eta datorren urteko lehen hiruhilekoan merkaturatuko da.

                           

top
<Itxi