logo-osakidetza logo-gb

Osteba/BIOEFek teknologien ebaluazioan parte hartuko du baliabide gutxiko inguruentzako osasun teknologia berritzaileen OMEaren 2021eko laburpenerako: COVID-19 eta beste osasun-lehentasun batzuk

16/09/21


Osasun teknologiak, batez ere medikuntza gailuak, funtsezkoak dira osasun sistemaren funtzionamenduarentzat. COVID-19aren munduko pandemiarekiko erantzunak agerian utzi du osasun-teknologia berritzaileen ebidentzietan oinarritutako ebaluazio azkarren beharra, horien erabilera segurua eta egokia bermatu ahal izateko. Beraz, 2021 laburpenaren helburuak hauek dira:

  1. COVID-19arekiko prestakuntzan eta erantzunean berehalako edo etorkizuneko eragina izan dezaketen teknologia berritzaileak hautatzea, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko gaitasuna dutenak; edo/eta bete gabeko osasunarekin edo medikuntzarekin lotutako teknologia behar bati soluzio bat eskaintzea, bere egokitasunaren, kalitatearen edo segurtasunaren ebaluazioaren bidez.
  2. Baliabide gutxiko inguruetan osasun-teknologia berritzaileak barneratzearekin lotutako abantailak eta erronkak argitzea.
  3. Hainbat arrakasta kasu aitortzea, eta aldi berean, egokiak eta eskuragarriak diren soluzioen beharrari buruz kontzientziatzea eta eremuan berritzaileagoak diren esfortzuak sustatzea.
  4. Osasun Ministerioaren, eskuratze bulegoen, emaileen, teknologia garatzaileen, fabrikatzaileen, osasun profesionalen, akademikoen eta publiko orokorraren artean elkarreragina sustatzea, egokia den osasun teknologian inbertsio handiagoa bermatzeko eta oinarrizko osasun teknologietarako irisgarritasun unibertsalean aurrera egiteko helburuarekin.
  5. GKEen, gobernuen eta bestelako interesdunen eskuratzeei buruzko erabaki informatuak babestea.

Osteba/BIOEFek 2006. urtetik aurrera lan egiten du OMEarekin batera, EuroScan/iHTS nazioarteko ebaluazio taldearen barruan, zeinaren sortzaileetako bat izan den.

Laburpena hemen deskargatu daiteke: https://www.who.int/publications/i/item/9789240032507

top
<Itxi