logo-osakidetza logo-gb

BIOEFek COVID-19ko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia argitaratu du

10/05/21


2021eko maiatzaren 7ko EHAAn (88. zk.) argitaratu da COVID-19ko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia, EITB Maratoia 2020an bildutako funtsekin finantzatua. Deialdia apirilaren 21ean onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta 809.026,80 euro bideratuko ditu arlo horretako ikerketara.

Laguntzak ikerketa biomedikoko proiektuetarako dira COVID-19: ikerketa sanitarioari laguntzeko ildo honetan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak izango dira onuradun, edozein kategoriatan egiaztatuta. Ezinbesteko baldintza izango da ZTBESko gutxienez agente batek parte hartzea ikerketa sanitarioko zentroen kategorietan. Ikerketa-proiektuek 1, 2 edo 3 urteko iraupena izan dezakete. Proiektu berriak izan daitezke, aldez aurretik kanpoko finantzaketarik gabe, edo, bestela, dagoeneko jardunean dauden eta kanpo-finantzaketa nahikoa ez duten proiektuak, laguntzak gauzatzeko epea eskabidea aurkezten den egunetik hasita.

Laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi osorako sarbidea: esteka

Balorazio Batzordea

Informazio gehiago nahi izanez gero:
Olatz Sabas – 94453 6143 – olatz@bioef.eus

top
<Itxi