logo-osakidetza logo-gb

“TBMED” proiektuak sustatutako arrisku handiko gailu medikuak garatzen laguntzeko deialdia ireki da

03/02/21


TBMEDek, Europar Batzordeak finantzatutako Open Innovation Test Bed ekimenak, deialdi bat jarri du abian, arrisku handiko osasun produktuak garatzen laguntzeko helburuarekin.

TBMED proiektuak garapen etapa aurreratuan dauden arrisku handiko gailu medikuen garapena, proba, ebaluazioa eta hobekuntza sustatzeko behar dituzten gaitasunak, jakintzak, aholkularitza espezializatuak, sareak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie europar enpresei. Hori guztia Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuen eta BIOEFen bitartez, eta ECRIN partzuergoko bazkidearekin batera (European Clinical Research Infrastructures Network).

Eskainitako zerbitzuak hiru esparrutan jartzen dute arreta:

  • Kontzeptu klinikoko proba bat (CPoC) diseinatzen hasteko aholkularitza saioak.
  • Osasun produktuen nazioarteko ikerketa klinikoak garatzeari buruzko aholkularitza.
  • Eskualdeko edo nazioarteko ikerketa klinikoei laguntzea osasun produktu baten bideragarritasuna eta etekina zehazteko, hainbat zerbitzu barne: diseinua, ikertzaile klinikoen identifikazioa, proiektuaren kudeaketa, arau eta etika eskakizunak aurkeztea, datuen eta estatistiken kudeaketa, gainbegiratzea, besteak beste.

Osasun sistemak I+G+b arloko hainbat entitate ditu, 4 ikerketa institutuk (Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune) eta buru korporatibo batek (BIOEF) osatua. Horiek guztiak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak dira.

Eskaerak bidaltzeko epea 2021eko urtarrilaren 22tik 2021eko otsailaren 22ra izango da.

TBMED proiektuari buruzko informazioa: TBMED PROIEKTUA

TBMED deialdiari buruzko informazioa: TBMED DEIALDIA

 

top
<Itxi