logo-osakidetza logo-gb

Euskal Biobankuak Big data tresnei buruzko artikulu bat argitaratzen du

26/06/20


Euskal Biobankuak E-Osasuna eta osasun-ereduaren aldaketa gai monografikoaren idazketa koordinatu du.

Osasun publikoko big data proiektu baten garapena: MIDAS (Meaningful Integration of Data Analytics and Services) proiektua artikuluak, Euskal Biobankuko Roberto Bilbaok, Oihana Belarrek eta Iker Ezkerrak parte hartu dutenak, besteak beste, MIDAS partzuergo europarraren lana azaltzen du, kontinenteko lau sistema soziosanitariok (Finlandia, Ipar Irlanda, Irlandako Errepublika eta Euskadi) abian jarritako proiektua. Datuen analisian adimen artifiziala aplikatzea du helburu, osasun publikoan aplikatutako estrategiak hobetzeko.

Euskadiko MIDAS partzuergoko kideek haurren obesitatean ardaztea erabaki zuten, faktore anitzeko eragina duen osasun publikoko arazo larri batean, hain zuzen ere, plataforma teknologiko bat garatuz, osasun-erakundeei horrenabordatzea hobetzen laguntzeko.

COVID-19ren testuinguruan proiektuan garatutako teknologiaren zati baten aplikazioa ere ikusi da.

top
<Itxi