logo-osakidetza logo-gb

Marka-erregistroaren bidezko ekimenen babesari buruz: Covid-19.EUS aplikazio babestuaren kasua BIOEF-en lankidetzarekin

20/04/20


Pasa den astean, Expansión komunikabidean argitaratu zen marka-erregistroaren garrantzia azpimarratzen zuen iritzi artikulu bat, bereziki uneko krisialdia kontuan hartuta, “kontsumitzaileei segurtasun juridiko handiagoa eskaini ahal izateko produktuen jatorri eta kalitateari buruz eta eskainitako zerbitzuen informazioaren egiazkotasunari buruz”.

Adibide moduan, Eusko Jaurlaritzak, Erictel euskal enpresarekin lankidetzan, garatutako Covid-19.EUS aplikazioa aipatzen zen –ikus oharra irekia atarian

COVID-19 birusa geldiarazteko ahalegin gisa.

BIOEF-ek parte hartze aktiboa izan du aplikazio horren babesean, besteak beste, prebentzioa, kasu posibleen etxeetako jarraipen handiagoa eta kasuen kontzentrazioaren analisia sustatzeko helburuak dituena. “Izen eta logotipo babestuak izateari esker, edonork identifikatu ahalko du erraz asko aplikazioa”.

Artikulu osorako esteka, Jabetza Industrialaren atalean: Las marcas, aliadas silenciosas en la batalla legal contra el Covid-19

 

top
<Itxi