logo-osakidetza logo-gb

Zientzia Txostena Euskadi 2019

25/11/19


Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak aurkeztu ditu gaur goizean, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Fernando Cossío IKERBASQUEko Zuzendari Zientifikoa aldean zituela, Zientzia Euskadin 2019 Txostenaren emaitzak. Txostenak ikerketa arloko langileei, zientziaren finantzaketari, emaitza zientifikoei eta transferentzia teknologikoari dagozkien Euskadiko emaitza nagusiak bildu ditu, Ikerboost Euskal Zientzia eta Teknologiaren Behatokiak monitorizatutako adierazleen bitartez.

IKERBOOST, IKERBASQUEko Zientzia eta Teknologiaren Behatokiak, EAEn, Estatuan eta nazioartean kontrastatutako informazio-iturrien araberako adierazleak bildu ditu, euskal komunitate zientifikoa karakterizatu eta beste herrialdeetakoekin kualitatiboki nahiz kuantitatiboki konparatzeko aukera errazteko asmoz. “Zientzialariek aldizkari espezializatuetan argitaratzen dituzte ikerketetako emaitzak, beste ikertzaileekin batera partekatzeko; Ikerbasqueko Behatokiak argitalpen horiek guztiak monitorizatzen ditu, ale-kopurua, nazioarteko eragina eta gaien araberako espezializazioa bezalako alderdiak aztertuz”, Fernando Cossío IKERBASQUEko zuzendari zientifikoaren esanetan.

Txostenari buruzko datu aipagarrienetarikoak:

  • Euskadiko ikertzaileen lana 6.241 argitalpen zientifikora iritsi zen 2018an, azken urtean % 3,5 hazi delarik. Euskadik bere ekoizpen zientifikoa bikoiztu du azken hamarkadan.
  • Euskadik bere ikerketa bultzatzeko 531 milioi euro lortu ditu Europatik 2014 eta 2018 urteen artean.
  • Euskadiko 100 langiletik 2 ikerketa eta garapeneko I+G lanean dihardute, hau da, 20.000 pertsona inguru dira ikerketa edo garapen jardueretan.
  • Euskadi ikerketa eta garapeneko I+G jardueretan gehien inbertitzen duen erkidegoa da BPG kontuan izanik, %2 inguruko inbertsioa eginez.

Zientzia Euskadin Txostena 2019 osoa deskargatzeko:

Zientzia Txostena 2019

top
<Itxi