logo-osakidetza logo-gb

Uruguayko Zientzia eta Teknologiako idazkari nazionalak Euskadi bisitatuko du, osasun-arloko I+G+b jarduera ezagutzeko

17/10/19


Uruguayko Errepublikako Presidentetzako Zientzia eta Teknologiako Idazkaritza Nazionaleko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, datorren urriaren 17an, Euskadin osasun-arloan egiten den I+G+b jarduera ezagutzeko.

Ordezkaritzari BIOEF (BECeko dorrea, Barakaldon) egoitzan egingo dio harrera, Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea BIOEFeko antolaketa-berrikuntzako eta kudeaketako zuzendariak. Ordezkaritzak BIOEFen ekintza-lerroak ezagutuko ditu eta, zehazki, teknologiaren ezagutzaren eta transferentziaren balioa nabarmentzeari buruzko guztiaren inguruko prozesu eta jarduketak.

Osasun-sistemarako, ezagutzaren eta teknologiaren balorizazioak eta transferentziak haren jasangarritasunean eta pazienteen onuran laguntzen dute, beharrei hobeto erantzun ahal izateko soluzio berriak erabiltzen direlako. Hori horrela, euskal osasun-sistema publikoak onartu duen berrikuntza kudeatzeko ereduaren bidez, bere profesionalen sormenaren ahalik eta eragin handiena lortu nahi da. BIOEFek osasun-sistemako profesionalekin dihardu garatzeko ahalmena duen eta ikertzen urteak daramatzan ideia edo emaitza bat osasun-arloko emaitzak hobetzeko berrikuntza bilakatzeko ibilbidean.

Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF) Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadiko osasun-sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko sortu duten tresna da.  Fundazioa, era berean, autonomia-, estatu- eta nazioarte-mailetan osasun-arloko ikerketan eta berrikuntzan inplikatuta dauden sektoreen arteko lankidetzarako, elkarlanerako eta komunikaziorako esparru ere bada.

BIOEFen bidez, osasun-arloko eta sektoreen arteko programa eta politikak oinarritzen laguntzen du, osasun-sistemari lehiakortasun eta kalitate handiagoa emateko eta Euskadin aberastasuna sortzen eta sozioekonomikoki garatzen laguntzeko.

ORDEZKARITZARI BURUZ

Bisita Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID) bultzatzen duen misioan kokatzen da, ekoizpen- eta zerbitzu-sistemari kalifikazio handiko baliabideak sartzeari buruzko esperientzien berri emateko.

Ordezkaritza Madrilen hasiko da bisitarekin; bertan, bilerak izango ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioan, Ikerketako Estatuko Agentzian, CDTIan, Madrid+ fundazioan eta CSICn. Ondoren, ordezkaritza Kataluniara eta, zehazki, Bartzelonara joango da, CERCA Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin batzeko, besteak beste, eta Euskadira gero; bertan, Orkestra Institutuarekin, Mondragon Unibertsitatearkein eta Eusko Jaurlaritzarekin batuko da.

top
<Itxi