logo-osakidetza logo-gb

XX Arreta Integratuaren Nazioarteko Konferentzia ICIC2020 Šibenik-en, Kroazian

24/09/19


Aurtengo apirilan Donostian eginiko XIX edizioaren ostean, IFIC-International Foundation of Integrated Care XX Arreta Integratuaren Nazioarteko Konferentzia antolatzen ari da Šibenik-en, Kroazian. Biltzar honek arreta integratuaren diseinu eta martxan jartzearekin lotura duten mundu osoko ikerlari, kliniko eta kudeatzaileak bilduko ditu. Antolakuntzan Kroaziako Osasun Ministerioak eta Zagreb-eko hiriak hartzen dute parte, osasun antolakunde eta unibertsitate kroaziarrez gain.

Batzorde zientifikoak biltzarraren gaiei lotutako komunikazioak bidaltzeko epea irekita dauka, urriak 11-rarte. Komunikazioak abstract formatua hartu behar du, 500 hitz gainditu barik. Konferentziako web orrialdean abstract-ak bidaltzeko gida jeitsi daiteke.

Abstract guztiak International Journal of Integrated Care (2.489ko inpaktu-faktorea) aldizkarian argitaratuak izango dira. Onartutako abstract-ak programaren barruan sartuko dira, ahozko komunikazio, tailer, ahozko poster-a edo poster arrunt moduan, Batzorde Zientifikoaren balorazioaren arabera, eta IFIC Arreta Integratuaren sariak lortzeko lehiatuko dira. Donostiako aurtengo edizioak 700 abstract baino gehiago jaso zituen.

top
<Itxi