logo-osakidetza logo-gb

Biriketako minbiziaren gaineko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia onartu da, BIOEFek kudeatutakoa

10/09/19


Osasun Sailak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak biriketako minbiziaren gaineko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia onartu du, BIOEFek kudeatutakoa. Deialdiaren zenbatekoa 302.000 eurokoa da, eta EITBk, herritarren eta erakundeekin batera, gaixotasun baten edo gehiagoren inguruan ikertzeko urtero antolatzen duen maratoi solidarioari esker lortzen da.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago deialdia, eta, aurreikusitakoaren arabera, irailean argitaratuko da EHAAn.

Irekia

“BIOEFen eta EITB Maratoiaren arteko lankidetza”

 

top
<Itxi