logo-osakidetza logo-gb

SAVE THE DATE! INFORMAZIO JARDUNALDIA: AZKEN H2020 DEIALDIAK RIS3 EUSKADIRI BURUZKO GAIETAN

02/08/19


2019ko urriaren 3an eta 4an, Innobasque, SPRI eta BEAZ Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak─, BIOEF, EEE/EVE eta CDTIk elkarlanean jardunaldi bat antolatuko dute Horizon 2020 Europako Esparru Programaren azken deialdiei buruz.

Infoday honen helburua, egun osoko eta egun erdiko jardunaldietan banatuta, Horizon 2020 Lan Programa berriak ezagutaraztea da; programa hauek 2018-2020 denboraldiko azken urterako, programaren azkenekorako, Europako Batzordeak argitaraturikoak dira.

H2020 programa itxiko duten jarduera-ildoak aurkeztuko dira RIS3 Euskadiri buruzko gaietan: NMBP, Energia, IKTak, Garraio, Osasun eta Elikadura Segurtasuna.

Infoday Horizon 2020 gaiak eta datak honako hauek izango dira:

  • Osteguna, urriak 3, goizez: NMBP eta ENERGIA
  • Osteguna, urriak 3, arratsaldez: IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) eta GARRAIOA
  • Ostirala, urriak 4, goizez: OSASUNA eta ELIKADURA-SEGURTASUNA

Jardunaldi horietan, Harremanetako Puntu Nazionalekin (NCP) hainbat gairen inguruan bilerak hitzartzeko aukera emango da.

Datorren irailaren 4an gonbidapena bidaliko dugu nahi dituzun gaietan izena eman dezazun, baita NCPrekin bilerak eskatu ahal izateko argibideak ere.

top
<Itxi