logo-osakidetza logo-gb

Euskal Osasun Sistema Publikoak TBMED proiektuaren garapenerako lankidetzaren bileran hartu du parte

30/07/19


TBMED proiektuak aurrera darrai berrikuntza irekiko saiakuntza-banku bihurtzeko

2019ko uztailaren 9an eta 10ean, TBMED proiektua martxan jarri zenetik urte-erdi igaro zela, haren partzuergoa Parisen (Frantzia) bildu zen lehenengo bilera egiteko. Didier Letourneurrek eta TBMED proiektuko bazkide den INSERMeko haren taldeak antolatu zuten bilera.

Bileraren helburu nagusia bazkideek egindako lana eguneratzea eta urteko gainerako jarduerak planifikatzea izan zen. Eztabaidetan garbi geratu zen bazkideak ohitu direla beren zereginetara eta elkarlan estuan ari direla proiektuaren amaieran berrikuntza irekiko saiakuntza-banku bat ezartzeko erronkari aurre egiteko (ingelesez, Open Innovation Test Bed —OITB—). Ondorioz, bileraren bigarren egunean saio berezi bat egin zen OITBren sorrerari buruz; bertan erronkak zehaztu ziren, eta haiek gainditzeko ideiak garatu.

Bileraren aurretik, saio ireki bat egin zen, eta hartara Gecko Biomedical / TISSIUM, 4D Cell eta BforCures enpresetako ordezkariak eta Medicen taldea gonbidatu ziren. Beren negozioak ezartzean bizi izandako esperientzia partekatu zuten, eta garapen-arloan dituzten arazoak azaldu, bereziki Europako ETEei prozesuak errazteko etorkizuneko OITBk eskaintzen dizkien aukerei dagokienez.

TBMED proiektuan Frantziako, Irlandako, Espainiako eta Alemaniako 13 bazkide europar daude. Proiektua CIDETECek koordinatzen du, eta hauek dira bazkideetako batzuk, Euskal Osasun Sistema Publikoaren ordezkari gisa: Osakidetza; Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak; Osteba; eta BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa. Proiektuan, Euskal Osasun Sistema Publikoak aholkularitza klinikoa, osasun-arloko teknologiaren ebaluazioa eta kontzeptu-saiakuntza klinikoak egiten ditu.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: https://tbmed.eu/

 

 

 

Proiektuak Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren funtsak jaso ditu 814439 zenbakiko dohaintza-akordioari jarraikiz.

 

top
<Itxi