logo-osakidetza logo-gb

ICIC19 San Sebastian – Basque Country Konferentziari buruz azpimagarriena (laburpenak, elkarrizketak, ponentziak, argazkiak eta bideoak)

29/05/19


Joan den apirilean Donostiak 60 herrialde baino gehiagoko eta hainbat lanbide desberdinetako 1.300 ordezkari baino gehiago bildu zituen, Arreta Integratuari buruzko XIX. Nazioarteko Konferentzian (ICIC19). Jardunaldia OSAKIDETZA, BIOEF, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta IFIC-ek (Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Fundazioak) bultzatu zuten.

 

Aurten, jasotako abstrakt edo komunikazio laburpenen marka autsi eta gero, hitzaldiak 350 aurkezpen baino gehiago bildu ditu osoko bilkuretan eta saio paraleloetan, 125 tailer eta interes bereziak zituzten talde bilerak, 450 poster erakusketa eta berrikuntza eremuan 12 esperientzi-tailer aurkeztu ziren, eta halaber, tokian tokiko gizarte eta osasun zerbitzuetako ereduak bisitatzeko aukera.

Jadanik eskuragarri daude hizlari, delegatu eta bazkide nabarmenei egindako elkarrizketak, halaber, aurkezpenak, argazkiak eta bideoak ere (ikus beheko estekak).

Hitzaldien artean, aipatzekoa da Michael Marmot-en aurkezpena, osasunaren gizarte eragileei buruzkoa. Michael-ek  bizi itxaropen krisiari buruz ohartarazi zigun eta zelan, igoera lazgarri baten ostean, gaur egun, mendebaldeko herrialde askotan beherakada edo geldialdi bat ematen ari den. Krisi hau ekiditeko, osasunaren gizarte-eragileei begiratu behar diegu eta ulertu zergatik jendeak drogetara edo beste ohitura txarreko erabiletara jotzen duen, bere buruaz beste egiten ari den eta, oro har, okerrago bizi den. Adibidetzat jarri zituen Costa Rica eta Cuba, bizitza iraupen luzeago batekin, baina askoz ere baliabide gutxiagorekin. Gaur egun, pobreenen baldintza sozialak hobeak dira Costa Rica eta Cuban Estatu Batuetan baino. Michaelen aurkezpen osoa hemen ikus dezakezu.

Ondoren, saio horretan bertan, María Ángeles Duran-ek galdetu zigun zer ulertzen dugun “zaintza” hitzaz, eta ordaindutako arreta edo zaintza bakarrik ote den. Kontzeptua ez dugu argi definitu. Nola aintzatetsi ditzazkegu zaintzaileak (emakumeak) sozialki? Zahartzen direnean, nork zainduko ditu eta zergatik ez diegu ordaintzen? Maria Angelesek ohartarazi zigun gizonek aberats hiltzen direla beraien denbora diruaren truke saltzen dutelako, baina emakumeena doakoa dela. Mª Ángelesen aurkezpen probokatzailea hemen ikus dezakezu (gaztelaniaz).

Azken osoko bilkuran, Henry Mintzberg-ek esan zigun ebidentziatik esperientzieara pasa behar garela. Neurketak arreta suntsitu dezakeela eta ezin garela dena neurtzen ibili. Ikaskuntza ez da neurtzen. Esan zuen kontuz ibiltzeko neurketak ez gaitzan gu kontrolatu. Aipatu zuen kategorizazio, merkaturatze eta kalkulu gehiegi zegoela eta honek zerbitzuen kalitateegan duen eraginari buruz gogoeta egin zuen. Hiru premisa hauek aztertu behako lirateke, arreta sanitarioaren praktikan nola oztopatzen eta laguntzen duten kontutan izanda. Kudeaketa eta lidergotza elkarlotuta daudela gogorarazi zigun, lider batek kudeatu egin behar duela eta administratzaile batek gidatu. Mintzbergek azpimarratu zuen “Osasuna ez dela negozioa!”. Mintzbergen osasun zerbitzuetako lidergotza eta kudeaketari buruzko ideiei buruz gehiago jakiteko, hemen elkarrizketa osoa ikus dezakezu.

AURKEZPENAK: https://drive.google.com/drive/folders/1VYV4RlIwRzfEIzDovHpRdOMjUsG2Rf-y

ARGAZKIAK: https://www.dropbox.com/sh/kmjzvmnwbhg1sx6/AABPTuRqGS_AQmzFEHoUtqfda?dl=0

BIDEOAK: https://www.youtube.com/channel/UCxBgN0SeGQlAQWqn0yfvjIQ/playlists

ELKARRIZKETAK: https://vimeo.com/336322185?mc_cid=6b7c21794d&mc_eid=39547ff4b8

top
<Itxi