logo-osakidetza logo-gb

Euskal Biobankuak sari bat jaso du bere kudeaketa-ereduagatik

13/12/18


Euskal Biobankuak saria Biobankuen IX. Biltzar Nazionalean jaso du bere Kalitatearen Kudeaketa Sistemagatik.

Euskal Biobankuaren Kalitatearen Kudeaketa Sistemak Osakidetzako hainbat ospitaletan lagin biologikoak biltzea ahalbidetzen du eta, honi esker, zentro anitzeko ikerketak errazten dira.

Modu honetan, baliabideak errentagarri bihurtzen dira eta laginetarako sarbidea bermatzen da komunitate zientifikoarentzat .

Euskal Biobankuan gordetako lagin biologikoen erabilera-ratioa Europako Biobankuen batezbestekoa baino 9 bider altuagoa da.

 

Euskal Biobankuak bere funtzionamenduagatik saria jaso du Biobankuen IX. Biltzar Nazionalean, Oviedon azaroaren 7tik 9ra egin zena. Sariak Euskal Biobankuaren Osakidetzako laborategi guztiek partekatzen duten Kalitatearen Kudeaketa Sistema balioetsi du.

Euskal Biobankuak odol-laginak, tumore-ehunak eta burmuinak, besteak beste, baita material hauei loturiko osasun-datuak ere biltzen eta gordetzen ditu ikerketa taldeei bidaltzeko xedearekin. Ikertzaileen asetzea eta nahi diren emaitzak lortzeko asmoz diseinatutako kalitatezko sistema bat dauka. Ildo beretik, sariak Euskal Biobankuaren eredua aintzatesten du, honek laginen kalitatea eta homogeneotasuna bermatzen baitu, sareko edozein ospitaletan jaso direlarik ere, nazioarteko irizpidetan oinarrituz eta baliabideen errentagarritasuna garantizatuz.

Kalitatearen Kudeaketa Sistemari esker, 2017an Euskal Biobankura 160.000 lagin baino gehiago sartu ziren eta Euskal Osasun Publikoarekin eta 160 ikerketa taldetako beste ikerketa zentroekin elkarlanean burututako 320 ikerketa proiektutan eta saiakuntza klinikotan erabilitako ia 77.000 lagin irten ziren. Euskal Biobankuan lagatzen diren laginen erabilera-ratioa % 46 da, Europako batezbestekoa, % 5-10, baino nabarmenki altuagoa. Honek baliabideak aprobetxatzen direla eta ereduaren eraginkortasuna berresten ditu.

Euskadin, lanean dagoen biobanku bakarra Euskal Biobankua da, Osakidetzan, Osasun Sailan eta Onkologikoan sortzen diren lagin biologiko guztien kudeaketaren arduraduna. Lagin hauek komunitate zientifikoari eskaintzen zaizkio ikerketa helburuetarako. Biodonostiak, Biocruces-Bizkaiak eta Bioarabak osatzen duten plataforma da. Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioak (BIOEF) Euskal Biobankua kudeatzen du.

top
<Itxi