logo-osakidetza logo-gb

TITTAN proiektuaren jardunbide egokien truke-fasearen azken txanpa

01/10/18


Parte hartzen duten Europako zazpi eskualdeetako bat da Euskadi

Proiektuak lehenengo fasea (2016-2018) burutu du. Osasun-sistemen kalitatea hobetze aldera, Europako 7 eskualdek osatzen duten ezagutza-truke sare bat osatzeko helburua bete da, eta horretarako zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloan produktu eta zerbitzu berritzaileak garatu dira

TITTAN proiektuaren gaurkotasuna

2018ko amaieran, TITTAN proiektuak lau urte eta erdiko iraupenerako dituen bi faseetako bat burutu du. Proiektuaren lehenengo bi urte eta erditan, partzuergoaren kideen artean jardunbide egokiak trukatu dira eta proiektuaren bigarren fasean (2 urte) ezarri beharko den ekintza-plana diseinatu da.

Bazkide nagusiak

TITTAN proiektuan Europako zazpi eskualdek parte hartzen dute, hurrengo erakundeak ordezkari dutenek: Agencia Gallega de Conocimiento en Salud (ACIS, Galiziakoa, Espainia) -bazkide koordinatzailea-; Berrikuntza + ikerketa + osasuna eusko fundazioa (BIOEF, Euskadikoa, Espainia); Fondazione Regionale per la Ricerca Biomedica (FRRB, Lombardiakoa, Italia); Healthy Saxony (HS, Saxoniakoa, Alemania); Digital Health & Care Institute (DHI, Eskoziakoa, Erresuma Batua); Lower Silesian Voivodeship Marshal Office (LSVMO, Silesia Behekoa, Polonia); eta Almere hiria (Herbehereak).

Euskadik, BIOEFen ordezkaritza izateaz gain, zientziaren eta teknologiaren arloetako beste eragile batzuen parte-hartzea dauka baita ere. Hauek dira eragile horietako batzuk: Osakidetza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Kronikgune, TECNALIA, IK4 Tekniker, Deustuko Unibertsitatea (UD), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Matia Institutua eta Mondragón Corporación Cooperativa (MCC).

Lehenengo fasea zehazki

Proiektuaren hasieratik, bazkideek nazioarteko hainbat tailer eta lekuan bertako bisitaldi antolatu dituzte, non, eskualde mailan, hainbat jardunbide eta gomendio partekatu diren, eskualde politiken tresnen hobekuntza sustatuz proiektuan ezarritako hiru jarduera-eremu edo gaietan: a) berrikuntza teknologikoa outside-in, b) berrikuntza teknologikoa inside-out, eta c) zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazioa.

Eskualdeen arteko esperientzia eta ikaskuntza trukatzeko amaitzear dauden bi urte eta erdi izan dira (1. fasea). Urte hauetan partekatu ziren jardunbide egokiak eskualdeen arteko hainbat tailerretan aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Ondoren, eskualde ezberdinetan antolatutako jardunbide egokiak trukatzeko tailerretan jorratutako gai garrantzitsuenen laburpen bat dago:

Compostelan egin zen lehenengo Eskualdeen arteko Tailerra, ezagutzaren transferentzia eta produktu berritzaileak eta garapen teknologikoak (sektore pribatutik osasun publikoko sistemetara) bultzatuko dituzten osasunaren arloko jardunbide egokiak partekatu eta kontatzeko. Teknologia berritzailearen erosketa publikoaren (CPTI) eta erosketa publiko aurre-komertzialaren (CPP) sustapena edo enpresekin egindako lankidetza-elkarrizketen bidez administrazio publikoek egindako soluzio berritzaileak izan ziren tailerraren ardatzak. Erreferentziazko adibidea bisitatu zen, Álvaro Cunqueiro Ospitalea.

Milanen teknologia-transferentziari (osasun publikoaren sistemetan egindako ikerketatik merkatura), berrikuntza irekiari, lankidetza-plataformei eta telemonitorizazioari buruzko jardunbide egokiak eztabaidatu ziren. Bazkideek Don Gnocchi Fundazioa bisitatu zuten. Fundazio honek osasun-laguntzaren, errehabilitazioaren, gizarte ongizatearen eta gizarte zerbitzu terapeutikoen hainbat eremuz arduratzen da eta ikerketa zientifiko eta hezitzailean lan tinkoa egiten du zenbait esparrutan.

Amsterdam eta Almereko tailerretan, jardunbide egokien aurkezpenak egin ziren, zahartze osasuntsu bat lortzeko asmoz, elikaduraren arloko berrikuntzen eta teknologia abangoardistan oinarritutako beste batzuen alde eginez. Health Factory (living lab bat), Big Data Value Center (datu handiak) eta Senior Live (gizarte-berrikuntza) erreferentziazko kasuak bisitatu ziren.

Edinburgon, ezagutza trukatzeko tailerra Informatikako Britainiar Sozietateak urtero egiten duen ekitaldiarekin batera egin zen eta, beraz, maila altuko zenbait hizlari zeuden, adibidez, Eskoziako osasun ministroa. Jardunbide egokiek osasunaren eremuan IKTek dituzten aplikazio berriekin, zahartze aktibo eta osasuntsurako beste ekimenekin eta errehabilitazioarekin lotutako gaiak aztertu zituzten. Ekitaldia Glasgow hirian egindako “in situ” bisita bati lotuta egon zen.

Leipzigen eta Dresden hirietan zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazioa bilatzen duten programak eta ekimenak trukatu diren. Gainera, parte hartzaileek zelula-terapia eta immunologia Fraunhofer Institutua bisitatu zuten Leipzigen eta Protoiekin Tratatzeko Zentroa Dresden, non minbizirako tratamendu berriak erakutsi ziren. Ekitaldia “in situ” bisita bati lotu zen.

Silesia Behean tailer “extra” bat antolatu zen aurkezteko falta ziren TITTAN proiektuko jardunbide egokiak jorratzeko eta Dolnoslaskie voivoderriko hegoaldera erreferentziazko bisitaldi bat antolatu zen adineko gaixoentzako tratamendu balneoterapikoaren abantailei buruzko ezagutza praktikoa lortzeko. Honek tratamendu aukera bat eskaintzen du gaixotasun ugaritan, bai edaten duten uragatik eta baita hartzen dituzten bainuengatik ere. Sendatzeko egonaldiak errehabilitazio fisikoarekin konbinatzen dira.

Gehigarri gisa, beste jarduera batzuk antolatu ziren TITTAN proiektuaren barruan: “in situ” bisitak eskualde mentore baten eta eskualde ikastun baten artean, besteak beste. Bisitaldiei esker, tailerretan aurkeztutako eta eskualde esparru propioan hobeto egokituko diren jardunbide egoki interesgarrienen ezagutza sakona eskuratzen da. Hauek bazkide bisitariari galdera espezifikoak egiteko, laguntza jasotzeko eta Ekintza-planen prestakuntzan batera lan egiteko aukera emateko asmoarekin egiten dira. Ekintza-planek hurrengo bi urtetan (2. fasea) eskualdeen arteko jardunbide egokiak eskualdeetan nola burutuko eta martxan jarriko diren zehaztuko dute.

  1. fasearen amaieran, bazkide guztiek tinko egin dute lan beste TITTAN bazkide batzuetatik ikasitakoan oinarritutako Ekintza Plan propioak burutzeko.

Proiektuaren hurrengo urratsak

  1. Fasean eskualde bakoitzak abiarazi beharko du 1. Fasean burututako Ekintza-planen inplementazioa. 2. Fase honetan, zahartze aktibo eta osasuntsuagoa lortzeko emaitzetara zuzendutako politika jarduera eraginkorragoak lortzeko asmoz, bazkide diren eskualdeek haien egitura-funtsen gastu prozesua zuzentzeko benetako aukera aurkitzea espero dugu. Hau da proiektuaren benetako helburua.

Proiektuaren inguruko xehetasun gehiago

Esteka hauetan identifikatutako jardunbide egokiak eta proiektuari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu:

TITTAN proiektuaren % 85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg Europe Programaren bitartez.

 

top
<Itxi