logo-osakidetza logo-gb

Arreta integratuari buruzko konferentzia “ICIC19 San Sebastian-Basque Country” (2019ko apirilak 1-3)

13/07/18


ICIC19 San Sebastian-Basque Country Arreta Integratuari buruzko Urteko 19. Konferentzia Donostiako Kursaal jauregian egingo da datorren urteko apirilaren 1a eta 3a bitartean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak bultzatuko dute konferentzia International Foundation for Integrated Care (IFIC) erakundearekin batera eta honako hau izango da haren izenburua: “Aldaketaren aldeko kultura partekatua: pertsonetan oinarritutako zerbitzu integratuen ereduak ebaluatzen eta ezartzen”. Konferentzia hori da arreta integratuaren arloko nazioarteko ekitaldi nagusia eta urtero Europako hiri batean egiten da. Horren helburua arreta integratuaren inguruko ezagutza garatzea eta trukatzea da eta honako hauei zuzenduta dago: osasungintzako eta gizarte-zerbitzuetako kudeatzaileak, profesionalak, pazienteak eta erabiltzaileak, hirugarren sektoreko erakundeak, ikerlariak eta, hitz gutxitan esanda, gai horretan interesa duten banakoak eta erakundeak. Dakizun moduan, laguntza arloko integrazioa da Osasun Sailaren jarduera-ardatz nagusietako bat zahartzearekin, kronikotasunarekin eta mendekotasunarekin lotutako ildo estrategiaren baitan.

Konferentzia batez ere ingelesez egingo da eta osoko bilerak, lan-mintegiak eta aldi berean egingo diren beste saio batzuk jasotzen ditu. Donostiako ediziorako hizlarien artean, honako hauek etorriko direla baieztatu dute: Henry Mintzberg, irakaslea eta erakunde-teoriari buruzko hainbat libururen egilea (AEB); Michael Marmot, Osasunerako eta Gizarterako Nazioarteko Zentroaren zuzendaria (Erresuma Batua); eta Stephen Shortell, Berkeley Unibertsitateko Osasun Publikoaren Eskolako irakaslea (AEB).

Informazio gehio nahi izan ezkero (call for papers, izen ematea, parte hartzeko aukerak, etab.)  ondorengo webgunean kontsulta dezakezu: (https://integratedcarefoundation.org/events/icic19-19th-international-conference-on-integrated-care-san-sebastian-basque-country).

Call for papers edo komunikazioak bidaltzeko deialdia zabalik aurkitzen da datorren abuztuaren 31a arte.

top
<Itxi