logo-osakidetza logo-gb

Hasia da jada PICCOLO proiektuaren saiakuntza-lana Bilbo-Basurtu ESIko Gastroenterologia eta Anatomia Patologiko Zerbitzuetan

05/07/18


PICCOLO proiektuaren saiakuntza-lana hasia da jada Bilbo-Basurtu ESIko Gastroenterologia eta Anatomia Patologiko Zerbitzuetan

Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratua (Osakidetza/BIOEF), errutinako kolonoskopia bideoak biltzen hasi da, irudien azterketa eta prozesaketa lantzeko, proiektu haren helburuak betetze aldera.

PICCOLO proiektuak hauxe proposatu du: OCT eta MPT teknologia fotonikoan oinarritutako kolonoskopio berria sortzea, zeinaren bitartez, histologia eta diagnosirako beste prozedura batzuen beharrik gabe, polipoen diagnosia hobea egin, ertzak detektatu eta, kolonoskopiaren unean bertan, mukosaren erresekzio segurua egin ahal izango diren.

Orain arte, proiektuaren bazkideek garapen teknologikoan jardun dute eta azterlanaren diseinuari buruzko alderdiak zehaztu dituzte.

Euskadiko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoak (CEIC-E) proiektua ebaluatu eta onetsi ondoren, Bilbo-Basurtu ESIko medikuak EAEko kolon-ondesteetako minbiziaren baheketa-programan parte hartzen duten pazienteen errutinako kolonoskopiaren gaineko bideoak biltzen hasi dira. Gaixo horiek azterlanean parte hartzeko baimena eman dute eta, horretarako, baimen informatua sinatu dute, hain zuzen, ohiko endoskopio batez egindako miaketan grabatutako kolonaren irudidun bideoak emateko.

Bideo horiek izengabeak izango dira, eta proiektuaren bazkideekin –eremu zabaleko argi zuridun irudia aztertzen eta prozesatzen dihardutenak– partekatuko dira. Polipoak beharrezko berariazkotasun eta sentikortasunez bereiziko dituzten irudien biomarkagailuak ateratzeko sortzen ari den datu-base batean sartuko dira bideo horiek.

Etorkizun hurbilean, Bilbo-Basurtu ESIko Gastroenterologia Zerbitzuko zainketako pazienteak sartuko dira azterlanean, eskuarki baheketa-programako pazienteen artean aurkitzen ez diren lesioak eskuratzeko. Proposamen hori Euskadiko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoak (CEIC-E) onartu du oraintsu.

Proiektuaren azken helburua, hortaz, in vivo diagnosirako biopsia optikoak egitea ahalbidetuko duen endoskopio berria garatzea da, eta, horrela, ehunaren biopsiak egiteko beharra txikiagotuko da eta, ondorioz, kostuak eta denbora murriztuko dira.

top
<Itxi