logo-osakidetza logo-gb

DRESDEN ETA LEIPZIGEN IZAN DA TITTAN PROIEKTUAREN 5. WORKSHOP-A

08/03/18


BIOEF eta proiektuan parte hartzen duten eskualdeetako ordezkariak otsailaren 5 eta 7 bitartean elkartu dira hirugarren atalaren inguruko praktika onei buruz eztabaidatzeko.

TITTAN proiektuak, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, zeinetan Osakidetzak stakeholder gisa hartzen duen parte, Saxoniako eskualdean (Alemania) tailer berri bat egin du, non zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazioabilatzen duten programak eta ekimenak trukatu diren.

Euskadiko ordezkariak BIOEF, Kronikgune, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia eta IK4 izan dira, zeinak hurrengo ekimenak aurkeztu dituzten:

-Bidasoatik Mundura, Kronikgunek aurkeztutakoa, ikastetxeetan bizi ohitura osasuntsuak sustatzera zuzendutako programa da, ariketa fisikoa eta elikadura lantzen duten jolas eta jardueren bitartez; Osakidetza, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaeta Udalen eskutik.

-Unibertsitate Osasuntsuak, UPV/EHUren eskutik, nazio mailan 40 unibertsitatek baino gehiagok garatutako programa, zeinak psikologia aplikatuko ikuspegi batetik osasuna eta ongizatea unibertsitateko ikasleen artean sustatzen duen.

-Equimetrix, Tecnaliak garatu eta aurkeztutako oreka funtzionala

eta bere entrenamendua balioestea ahalbidetzen duen tresna

Jardunaldi horietan zehar, gainera, parte hartzaileek Carl Gustav Carus unibertsitate ospitaleko “UKD Proton Treatment Centre”–a ezagutzeko aukera izan dute.

TITTANen 5. tailer hau Dresde eta Leipzig hirietan ospatu da, eta BIOEF, IK4 eta Tecnalia gerturatu diren InSitu Visit bat ere izan du, non C3-Saxony ekimena (Crosscluster Cooperation in Saxony) xehetasun handiagoz ezagutu den . Proiektu honek eskualdeko biozientzien eta mikroelektronika klusterren arteko iniziatiba bateratuak sustatzen ditu.

TITTAN proiektuan aurreikusitako hurrengo ekintzen artean, Euskaditik, Amsterdam eta Almere hirietara In Situ Visit bat egitea dago,hiri horiek zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazio arloan garatutako ekimenak xehetasun gehiagoz ezagutzeko.

 

 

Proiektuaren hurrengo ekintzei buruz gehiago jakiteko, sartu hurrengo webgunean: http://www.interregeurope.eu/tittan/

TITTANen LinkedIn-eko kontua: https://www.linkedin.com/in/tittan-project-6b6018122/

Twitter: https://twitter.com/tittanproject

 

TITTAN proiektuaren % 85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg Europe Programaren bitartez.

top
<Itxi