logo-osakidetza logo-gb

Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio II, 190.000 euro emango ditu berrikuntza eta transferentzia teknologikoko hamahiru proiektu bultzatzeko

01/03/18


Hurrengo 10 hileotan, Pirinioen bi aldeetako ikertzaileek elkarrekin egingo dute lan berrikuntza eta transferentzia teknologikoko hainbat proiektutan.

Deialdia Refbio II proiektuaren barruan dago, Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarearen bigarren fasea, hain zuzen ere. Guztira Pirinioen bi aldeetako 9 eskualdetako ikertzaileen 21 taldek garatuko dituzte berrikuntza eta enpresa sektorera teknologia transferitzeko ahalmen handiko 13 proiektu horiek.

Proiektu horiek I+G Berrikuntza eta Emaitzen Transferentziako Proiektuen deialdian sartzen dira (PITRID) zeina Barakaldon aurkeztu zen 2017ko urriaren 17an Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioak (BIOEF) antolatutako “RefbioII Technology Transfer Workshop” ekitaldian.

Hasierako kanpo-ebaluazioko fasean 20 proposamen ebaluatu ziren. Ondoren, urtarrilaren 25ean proiektuaren seigarren bilkura egin zen Bidarteko Cluster Osasuna Santé delakoaren egoitzan, eta kideek finantzatzeko azkeneko proposamenak adostu zituzten bertan.

Proiektuak aztertzeko orduan transferentzia teknologikorako ahalmena eta kide bakoitzaren ildo estrategikoekin eta Sarearen lehentasuneko arloekin (gaixotasun kronikoak, zahartze aktiboa, sendagaiak eta saiakuntza klinikoak eta IKTak) bat zetozen hartu zen aintzat.

Proiektuak burutzeko finantzazio osoa 190.000 €-tik gorakoa da. Langileak, kanpoko zerbitzuak, bidaiak eta dietak eta material suntsikorra estaliko ditu.

Erakunde liderrak eta hautatutako gaiak

REFBIOII entitate-kideetako ikertzaileek garatuko dituzte onartutako proiektuak. Hauek dira entitate bakoitzak zuzenduko dituen proiektuen kopurua: 4 proiektu zuzenduko ditu Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS), 1 Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroak (CIBIR), 2 Navarrabiomed-Fundación Miguel Servetek, 3 Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak eta beste 3 proiektu Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioak (BIOEF).

Oro har, osasun berrikuntzak landuko dituzte proiektuek, gaitz onkologikoei, kardiobaskularrei, metabolikoei, neurologikoei, hanturakoei eta kronikoei zuzendutakoak, eta baita terapia berritzaileetan ama zelulak erabiltzeari zuzendutakoak ere. Horretarako, mugaz haraindiko sareak parte hartzen duten ikerketa taldeen eta eragile zientifiko teknologiko eta enpresen arteko osagarritasuna eta lankidetza sustatu du, proiektuetatik lortutako emaitzak merkaturatzeko helburuarekin.

BIOEFek hiru proiektu bultzatuko ditu

BIOEFek Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren hiru proiekturen garapena bultzatuko du, guztiak transferentzia teknologikoko gaitasun handikoak. Ikerketa horien helburua gaixotasun metabolikoak, neurologikoak eta hanturakoak dira. Haietan hartuko dute parte Barrualde-Galdakao ESI, Bilbo-Basurto ESI, Biocruces eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak eta Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS). RefbioII-k 41.995 euro emango dizkie guztira hiru proiektuei, eta BIOEFek guztizko aurrekontuaren % 66,67rekin lagunduko du, proiektuen lider gisa.

Refbioren inguruan informazio gehiago

Refbioren bigarren fasean (2016-2018) mugaz haraindiko ikerkuntza biomedikoko Sareak I+Gko emaitza biomedikoak modu eraginkorrean transferitzea eta Pirinioen eremuan garatzea ahalbidetuko du.

Proiektuaren % 65 Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorraren arteko mugen bateratze ekonomiko eta soziala sendotzea da. Mugaz haraindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du lurraldearen garapen jasangarrirako baterako estrategien bitartez.

Refbio II proiektuaren hurrengo ekintzak

Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa-BIOEF da I+G+b biomedikoaren emaitzen erabileran eta Pirinioetako mugaz gaindiko ikerketa-zentro eta enpresen arteko transferentzia teknologikoan oinarritutako ekintzen zuzendaria.

2018rako aurreikusita dauden ekintzen artean, BIOEFek, ekainean, Osasun Zientzien Aragoiko Institutuaren (IACS) egoitzan izango den Refbio II partzuergoaren bilkuran hartuko du parte Refbio II proiektuaren esparruan, I+G+b biomedikoko arloan, teknologiaren transferentzia arloan eta lankidetza proiektuen deialdian eta PITRID proiektuetan lortzen ari diren emaitzen erabileraren arloan elkarte publiko eta pribatuen arteko lankidetza aztertzeko helburuarekin.

Hurrengo bazkideek osatzen dute Refbio II:

Proiektuaren inguruko xehetasun gehiago 

Proiektuaren web orria, http://refbio.eu/es/

 

top
<Itxi