logo-osakidetza logo-gb

Gaceta Médica de Bilbao bol. 114, zk. 3 eta 4 (2017)

19/01/18


Bol. 114, zk.3

114-3 liburukian, leptospiras buruz hiru artikulu desberdin aurki ditzakezu Bilboko Itsasadarrean leptospirosiarekin gertatutakoak kontutan izanik. Horietako bat kasu kliniko bat da, Mexikon garatua.

D bitamina maila desberdinetako hainbat populazio aztertzen dituen azken mailako proiektu bat ere badago. Espainiako gizakiaren T linfozitoen birusa (1986-2016) infekzioaren berrikuspena, erizainentzat Nefrologia liburuaren berrikuspena eta Alfredo Espinosa y Orive doktoreak, Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak, egindako ohar historikoa.

Félix Goñi-ren zientzia eta erlijioari buruzko editoriala, adindun onkologikoen ahultasuna ebaluatzeko metodoei buruzko artikulu berezia eta segurtasunari buruzko ohar batzuk osatzen dute zenbaki hau.

Bol. 114, zk.4

2017ko Gaceta Medica de Bilbao aldizkariaren azken bolumena IMQko profesionalei buruzko monografia da ia. Hala nola, esteriotaxiar erradioterapiari buruzko bi berrikuspen (burmuin metastasian eta biriketako oligometastasietan), urologiaren etorkizunari buruzko artikulu berezi bat eta irudi kardiobaskularra, esku-hartze kardiologikoa eta bihotz-elektrofisiologiari buruz 3 artikulu berezi.

Euskal osasungintzako pertsona ospetsuen, besteak beste, Pedro Ensunza doktorea, IMQko lehendakaria, eta Miguel Ángel Lujua, entitate honetako aholku-zuzendari nagusiaren idazkiak aurki daitezke.

Zenbaki hau, UPV/EHUko jatorrizko eta euskeraz idatzita dagoen doktore tesi baten artikuluarekin, eta Bilbo eremuko herpes genitalen azterketa epidemiologiko, kliniko eta mikrobiologiko baten artikuluarekin amaitzen da.

top
<Itxi