logo-osakidetza logo-gb

BIOEFek REFBIOII Technology Transfer Workshopa antolatu du

29/09/17


BIOEFek urriaren 17an garatuko du transferentzia teknologikoko Workshopa, REFBIO II Interreg Poctefa proiektuaren barruan

Workshopera gerturatuko direnek Jabetza Intelektualeko Eskubideen eta osasun sektoreko Transferentzia Teknologikoaren inguruko gauzak ikasiko dituzte, eta Pirinioetako mugaz haraindiko erakunde publiko eta pribatuekin harremanak ezarri, I+G+b arloan zentratutako lankidetza berriak zehaztu eta nazioarteko proiektuak gauzatzeko kide berriak identifikatu ahal izango dituzte.

Workshopa bi zatitan banatzen da. Lehenengoan, Europako proiektuen esparruan jabego intelektualean eta I+G+b arloko emaitzen transferentzian aditu baten eskutik (European IPR Helpdesk project); bigarrenean, non arrakasta-kasuak eta hurrengo gaien inguruko transferentzia teknologikoko aukerak aztertuko diren:

  • IKTak osasun sektorean (Big data, e-health, sareak osasunean)
  • Sendagaiak eta saiakuntza klinikoak (medikuntza pertsonalizatua, medikuntza birsortzailea eta gaixotasun arraroak)
  • Gaixotasun kronikoen terapiak (terapia berriak, diagnosia eta prebentzioa, epidemiologia, sinergia sareak ikerketa eta berrikuntzarako)
  • Zahartzea (robotika neuroerrehabilitaziorako, neuroendekapen gaixotasunak, zahartze osasuntsua)

Workshopak gerturatu direnen alderdien arteko bilerak egiteko aukera ematen du, etorkizunean elkarrekin lan egitea sustatzeko.

Workshoparen inguruko informazioa eta izen emateak: esteka

REFBIOII proiektuaren webgunea:  esteka

top
<Itxi