logo-osakidetza logo-gb

Terapia aurreratuak: laborategitik pazientera eta gizartera

06/2022  16/17


 

Terapia Aurreratuen unibertsoa eta tratamendu mediko pertsonalizatuak eratzeko duten potentziala ezagutzea interesatzen zaizu?

Terapia aurreratuak sendagai oso berritzaileak dira, geneak (terapia genikoa), zelulak (terapia zelularra) edo ehunak (ingeniaritza tisularra) erabiltzean oinarritzen direnak, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo tratatzeko. Terapia hauek potentzial handia dute tratamendu pertsonalizatuak eratzeko, eta medikuntza iraultzen ari dira, orain arte tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzea ahalbidetzen baitute.

Ikastaro honen bidez terapia aurreratuen ikuspegi globala eman nahi da: zer diren, nola aldatzen ari diren eta datozen urteetan panorama terapeutikoa nola aldatuko duten.  Bereziki azpimarratuko da Euskadiko ekosistema, arlo horretan aitzindariak izateko zein estrategia garatzen ari diren identifikatuz.

Ikastaroaren programa eransten dugu: Programa Curso Verano UPV Terapias Avanzadas – 2022_EU

Izen-emateak Uda Ikastaroen web-gunearen bitartez egin behar direla gogoratzen dizugu: https://www.uik.eus/es/curso/terapias-avanzadas-del-laboratorio-al-paciente-sociedad

 

top
<Cerrar