logo-osakidetza logo-gb

Apirilaren 4 eta 5a bitartean Osasun Hezkuntzaren Biltzarra ospatu da Donostian, Osasungoa Esukalduntzeko Erakundeak bultzatuta.

08/04/14

Biltzarrean zehar gai zabal honen inguruko hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailer egin dira, lau atal desberdindu direlarik:aztura osasungarriak, gaixotasun kronikoak eta osasun-hezkuntza, heriotza eta, azkenik, osasun-langileen hezkuntza.

Gaixotasun kroniko eta osasun-hezkuntzaren mahai-inguruan O+Berriko Koldo Piñerak Osakidetzaren Paziente Bizia programaren inguruko aurkezpena egin zuen. Bertan, programa horrek bere hastapenetik gaur arte izan duen ibilbidea errepasatu zen eta etorkizunerako erronkak ere mahaigaineratu ziren. Horren ostean, Bilboko ESIko Monica Morenok Paziente Biziak Bilboko inguruan izan duen txertaketaz aritu zen. Mahai inguruan, bestalde, lehen mailako arretako osasun zentru batetik gaixotasun kronikoen inguruan nolako lana egiten ari diren azaldu zuen Beasaingo Unitateko Xabier Mujikak, eta telemedikuntzaren gaineko ikuspegi bi aurkeztu zituzten SaludNovako Miren Bagüesek eta Tunstall-eko Joe Killen-ek.
 
Biltzarraren egitaraua eta bestelakoak eskuragarri daude ondoko web-gunean:http://www.oeegunea.org/berriak/ikusi/2014-02-10/izen-ematea-irekita
top
<Cerrar