
Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna / B+I+O Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Administrazioaren tresna da. Fundazioak, sorreratik bertatik, Euskadiko Osasun Sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzea du helburu, biztanleen osasuna babesteko erabiltzen dituen gaitasunak garatu eta etengabe hobetzearren. Era berean, Fundazioak lankidetzarako, elkarlanerako eta elkarrizketarako esparru izan nahi du autonomia-esparruan, estatukoan edo nazioartekoan, osasun arloko ikerketan, garapenean nahiz berrikuntzan diharduten sektoreentzat, betiere sorrerako helburua hobeto betetzeko. Fundazioaren zereginak bi erakunde hauen bitartez gauzatzen dira:
Osasun Ikerketaren Euskal Erakundea /o+iker: Ikerketa biomedikoarekin zerikusi zuzena duten Fundazioko jarduerak biltzen ditu, Euskadiko Osasun Sistemak bere asistentzia-maila bikainarekin bat datorren ikerketa-maila lortu ahal izateko bilgune gisa, betiere ikerketa sustatuz, baliabideak ikerketan erabil daitezela bultzatuz, ikerketaren kudeaketa erraztuz eta ikerketa Sistemaren lehentasun estrategikoetara bideratuz.
Osasun Berrikuntzaren Euskal Erakundea / o+berri: Sistema aldi oro berritzeko bilgune izan nahi du, zeren eta, bikaintasunari eutsiz, antolaketa-sistemak nahiz kudeaketa-tresna edo sistema berriak etengabe berrasmatzeaz arduratzen euska baita. Horrekin batera, eztabaida, prospektiba eta gizartearen nahiz Sistemaren beraren mesederako joeren, aldaketen eta eskarien aitzinamendua bultzatzen ditu, aldi berean, bere entzutea eta ospea zabalduz eta indartuz.