Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa / B+I+O Euskal Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eratu zuen, Gobernu Kontseiluak 2002ko uztailaren 16ko bilkuran hartutako erabakia betez. Eskritura publikoak 2002ko irailaren 13an sinatu ziren eta Euskal Fundazioen Erregistroan 2003ko otsailaren 21ean inskribatu zen. Patronatu batek zuzentzen du Fundazioa, eta berau honako hauek osatzen dute:
BURUA
Rafael Bengoa Rentería jauna Osasun eta Kontsumo Sailburua
BURUORDEA ETA AHALDUN NAGUSIA
Olga Rivera HernáezKalitate, Ikerketa eta Osasun Berrikuntzako sailburuordea
KIDEAK
Don José Asua Batarrita Ezagutzaren Kudeaketa eta Ebaluazioko zuzendaria Don Julián Pérez Gil Osakidetzako zuzendari nagusia Don Andrés Araujo de la Mata Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuordea
Don Jesús María Fernández DíazOsasun sailburuordea
B+I+O euskal fundazioa pertsona-taldea da, zeinaren nahia, eguneroko osasun-jardunbidean etengabe hobetzeko helburu berberak dituzten pertsonekin batera osasun arloko berrikuntza eta ikerketaren inguruan lan egitea den.
B+I+O euskal fundazioak ezagutza berria eta ideien kultura sortzea sustatu nahi du; hori dela eta, aniztasun, lankidetza eta arriskuko ikuspegietan oinarritzen den ikerketaren alde jokatzen du.
B+I+O euskal fundazioak ezagutzaren alorreko langileen topagune izan nahi du, uste osoa baitu harreman konplexu eta ez-hierarkizatuak bultzatuko dituen sareak baino ez duela berrikuntza azaleratuko.
B+I+O euskal fundazioak egitura gardena eta irekia izan nahi du, bere inguruarekin etengabe hizketan ari dena, bide horretatik, gure sistemako osasun-berrikuntza eta ikerketa, epe ertainera, gure bikaintasun asistentzialaren oinarri eta osasun-sistemen antolaketaren eta kudeaketaren erreferente izan daitezen.
FUNDAZIOTIK ZUOKIN ELKARLANEAN
Carmen Garaizar Axpe Osasun Ikerketaren Euskal Erakundeko Zuzendaria
oiker@bioef.org
Roberto Nuño SolinisOsasun Berrikuntzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria
oberri@bioef.org
Javier Segura Marquínez Fundazioren Administratzailea
jsegura@bioef.org
Hauxe, gure Helbidea:
Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa
Asua pza. z/g
48150 Sondika/Bizkaia
tlf: 94.453.85.00
fax: 94.453.04.65
admon@bioef.org